lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nafarroa :: 17/01/2024

Epaile batek bertan behera utzi du grebalari baten kontrako Poliziaren salaketa

Haritz Pascual Garjon
Espainiako Poliziak, petardoak botatzea eta kolpeka erantzutea leporatzen zion grebalariari. Hedabideen bideoak ikusita ordea, epaileak ez du polizia txostenak diona baieztatzeko frogarik aurkitu.

2020ko urtarrilaren 30eko grebako gertakarietara garamatza epaiak. Espainiako Polizia bortizki oldartu zen Iruñeko Donibane auzoan barna zebilen greba piketearen aurka. Tentsio eta tirabiren une batean, polizia batek grebalari bat heldu eta lurrera erori ziren biak. Orduantxe atxilotu zuten epaitutakoa. Polizia salaketaren arabera, atxilotutakoak polizia jo, petardoak bota eta irainak oihukatu zituen. Haien txostenean gainera diote, manifestariek “putasemeak”, “joan zaitezte hemendik” edota “ez zaituzte ezta Extremaduran nahi” esan zietela poliziei.

Epaileak ordea, ez du poliziak esandakoa erakusten duen frogarik aurkitu. Hainbat lekuko eta hedabideren bideoak ikusita ez da aipaturiko oihurik aditzen. Beraz, ez irainik, ezta petardo edota kolperik ere. Epaileak aske utzi du, zigorrik gabe grebalaria.

Epaile batek bertan behera utzi du grebalari baten kontrako poliziaren salaketa - Iruñea - euskalerriairratia.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal