lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS94

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

22/06/2020 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado, Euskal Herria

[Eusk/Cast] Eragile feministei murrizketarik ez!

x Emagin
Las firmantes de este texto exigimos a Emakunde, INAI y a las Diputaciones y Ayuntamientos de Gipuzkoa, Bizkaia, Araba y Nafarroa que suspendan los recortes

Mugimendu feminista osatzen dugun eragileak autogestioaren tradiziotik gatoz:ekinbide ezberdinak garatzeko, askotan, sare komunitarioen bitartez auto-finantzaketa baliatu izan dugu. Era berean, eragile askok, baliabide publikoak bilatu ditugu gure proiektuak martxan jarri edo gure egiturak indartzeko.

Elkarte feministak aktibo garrantzitsuak gara jendartean. Gure lana balio handikoa da, izan ere, harreman, balio-sistema eta biolentzia heteropatriarkalei aurre egiteko ehuna osatzen dugu; hortaz, jendartea feminismotik eraldatzeko ezinbesteko zutabea gara. Horregatik, erakunde
publikoen ardura da, Berdintasun Sailen bitartez, eragile feministen jarduna aitortzea, baliabideez hornitzea zein diruz babestea, eragileek hala nahi izanez gero. Hori, ordea, ez da bermatzen: batetik, elkartegintza feminista sustatzera bideratutako aurrekontua eskasa delako. Bestetik, instituzioek ezarritako erritmo, epe eta burokrazia itogarrian murgilarazten gaituztelako, eta hori, askorentzat gainditu ezina den langa delako.
Azken urteetan, berdintasunaren diskurtsoak entzun ditugu kolore ezberdinetako alderdi edota erakunde publikoetako ordezkarien ahotan. Baina, gehienetan, hitzak ez dira islatu politika ez publiko zehatzetan, ezta horiek garatzeko baliabide humano zein ekonomikoetan.

Horregatik, askotan salatu dugu erakundeen garbiketa morea.

Egia da, erakunde eta udal batzuetatik saiakera eskerga egin dela, bai ikuspegi feminista politika publikoetan txertatzeko bai proiektuak garatzeko. Hala ere, jakin badakigu, horiek norbanakoen borondatean oinarritu direla, eta horiek oztopo ugari eta bakardadea izan dituztela bidelagun. Ondorioz, esan dezakegu, Euskal Herriko erakunde publikoetan, ez aurrekontuak, ezta politika publikoak ez direla feminismoan ardaztu. Hala, hartzen diren neurriak ez dira nahikoa emakumeok bizi ditugun egiturazko biolentziei aurre egiteko, eta ondorioz, bigarren mailako herritar bihurtzen gaituen sistema betikotzen dute administrazio eta gobernuek.

Prekarioa zen, lehenagotik ere, eragile feministon egoera, baina Covid19aren krisiak egoera larrian utzi gaitu, auto-finantzatzeko iturriak eta dirulaguntzak blokeatuta. Ondo dakigu, gure jendartean nork ordaintzen dituen krisiak, emakumeok aspaldion baikaude krisian. Eragile
feministon ekinbideek bizibide anitzak barnebiltzen dituzte: formatzaileak, hizlariak, idazleak, sortzaileak, ikerlariak, maketatzaileak, liberatuak, koordinatzaileak, itzultzaileak, kazetariak e.a. Sektore zabala gara eta azken hilabeteetan egoera guztiz ziurgabea bizi dugu, baliabide zein
aurrera egiteko inongo bermerik gabe. Ildo beretik, martxan genituen proiektu, jardunaldi zein topaketak (batzuk, ez denak) finantziazio publikoz dira bideragarri, baina 2020ko dirulaguntza deialdiak ez dira atera eta jakin dugu murrizketekin datozela.

Horrenbestez, erne gaude, eta ohartarazi nahi dugu hainbestetan salatu dugun garbiketa morea inoiz baino ageriago geratuko dela, non eta, berriz ere, osasun krisian, alor soziala eta berdintasun politikak murrizten diren lehenengo eremuak badira. Ez dugu horrelako arduragabekeriarik onartuko. 

Testu honen sinatzaileok honakoa exijitzen diegu EMAKUNDE, INAI, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba zein Nafarroako diputazio eta udalei: murrizketak etetea eta baliabideak eskuragarri jartzea eragile feministen lana behar bezala aitortu eta diru publikoz hornitzeko. Eragile feministen jarduera, mintzakidetza eta lidergoa ezinbestekoa dira, baldin eta jendartean sakoneko aldaketak eragiteko sarea josten jarraitu nahi badugu.

Eragile feministei murrizketarik ez!!!

______________________

[Castellano]

¡NO A LOS RECORTES A COLECTIVOS FEMINISTAS!

Los colectivos que formamos el movimiento feminista venimos de la tradición de la autogestión, a menudo hemos partido de la autofinanciación a través de las redes comunitarias para desarrollar diferentes iniciativas. Sin embargo, muchos colectivos hemos buscado recursos públicos para poder poner en marcha nuestros proyectos o reforzar nuestras estructuras.

Las asociaciones feministas somos un activo importante en la sociedad. Nuestro trabajo es valioso porque constituimos un tejido para hacer frente a las relaciones, los sistemas de valores y las violencias heteropatriarcales, por lo que somos un pilar imprescindible para transformar la sociedad desde el feminismo. Por tanto, es responsabilidad de las instituciones públicas reconocer, dotar de recursos y apoyar económicamente, a través de las áreas de igualdad, la actuación de los agentes feministas, si éstos así lo desean. Pero esto no se garantiza, por un lado porque el presupuesto destinado a fomentar la organización feminista es escaso, y por otro, porque siempre nos hacen sumergirnos en el ritmo, en los plazos y en la burocracia asfixiante marcada por las instituciones, creando una barrera insalvable para muchas.

En los últimos años hemos escuchado discursos de igualdad en boca de representantes de partidos e instituciones públicas de diferentes colores. Pero, en la mayoría de los casos, las palabras no se han reflejado en políticas públicas concretas y en recursos tanto humanos como económicos para su desarrollo. Por ello, hemos denunciado en numerosas ocasiones el lavado de cara violeta proveniente de las instituciones.

Es cierto que desde algunas instituciones y ayuntamientos se ha hecho un gran esfuerzo para integrar la perspectiva feminista en las políticas públicas y desarrollar proyectos. Sin embargo, se sabe que se han basado en la voluntad individual, que se ha desarrollado entre muchos obstáculos y en soledad. En consecuencia, podemos afirmar que en las instituciones públicas de Euskal Herria ni los presupuestos ni las políticas públicas se han vertebrado en el feminismo. Por ello, las medidas adoptadas resultan insuficientes para hacer frente a las violencias estructurales que vivimos las mujeres, por lo que en la administración y en los gobiernos se perpetúa un sistema que nos convierte en ciudadanas de segunda.
La situación de los agentes feministas ya era precaria, pero la crisis de Covid19 nos ha dejado en una situación delicada por el bloqueo de las fuentes de autofinanciación y de las subvenciones. Sabemos quién paga las crisis en nuestra sociedad, porque las mujeres hace tiempo que estamos en crisis. Las iniciativas de los colectivos feministas incluyen múltiples formas de vida: formadoras, ponentes, escritoras, artistas, maquetadoras, liberadas, coordinadoras, traductoras, periodistas, etc. Somos un sector amplio y en los últimos meses hemos quedado en una situación de total incertidumbre, sin recursos y sin ninguna garantía de avance. Además, los proyectos, jornadas y encuentros que teníamos en marcha (algunos no todos) son viables mediante financiación pública, pero las convocatorias de subvenciones de 2020 no han salido y sabemos que vienen con recortes. 

Por lo tanto, estamos vigilantes y queremos advertir de que el lavado de cara violeta que tantas veces hemos denunciado será más evidente que nunca si a raíz de la crisis sanitaria los primeros ámbitos que se recortan son el ámbito social y las políticas de igualdad. No vamos a tolerar esa irresponsabilidad. 

Las firmantes de este texto exigimos a EMAKUNDE, INAI y a las Diputaciones y Ayuntamientos de Gipuzkoa, Bizkaia, Araba y Nafarroa que suspendan los recortes, que reconozcan la labor de los colectivos feministas y pongan a su disposición recursos para la provisión de fondos
públicos. La actividad, la interlocución y el liderazgo de los agentes feministas es imprescindible para seguir cosiendo una red que impulse cambios profundos.

No recortes a los agentes feministas!!

ATXIKIMENDUEN ZERRENDA
Lista de adhesiones
Eragile eta elkarte feministak
Agentes y asociaciones feministas
Arabako Emakumeen Asanblada
Asociación Mujeres con Voz
B.A.L.A.
Bakikoko Sare Feminista
C.O.M.F.I.N.
Emagin
Emari, Sestaoko talde feminista
Emakumeok Gerraren Aurka
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa
Euskal Herriko Bilgune Feminista
Euskal Herriko Neska Gazteen Sarea
Forum Feminista María de Maeztu
Galtzagorri
Lamingorriak
Lunes Lilas Nafarroa
Marimatraka
Mugarik Gabe
Mujeres del Mundo
Negeak
Nafarroako Biolentzia Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma
Plazandreok
Portugaleteko Mugimendu Feminista
Sorginenea, Gasteizko Emakumeen Etxea
Trabajadoras No Domesticadas
Sorginenea Elkartea, Gasteiz
Berdintasun teknikariak
Técnicas de igualdad
Agurtza Zubero
Amaia Paz Vallejo
Amets Beltran de guevara
Ana Elcano Sesma
Ana Txurruka
Ana Valdeolivas
Andrea Markotegi Álvarez
Begoña Armendariz Murillo
Begoña Garcia
Begoña Laquidain Azpiroz
Edurne Aranbarri
Esther Lizarralde Mendizabal
Estibaliz Ripa

Idoia Goikoetxea Gómez
Irantzu Jauregi
Irene Ormazabal
Jone Unzaga
Josune Irigoien Garcia
Klara Afonso
Laura Pinto
Maialen Apezetxea
Maider Agirre
Maitane Agirre
Maite Barreña
Marije Apodaka
Marijo Lasa
Mertxe Fernandez
Miren Urresti
Naiara Garate
Oihane Zulet
Sara San Julián Caso
Yoana Azpitarte
Zaloa Basabe Gutierrez
Maria Salsamendi
Maitane Iribar
Sandra Barrenetxea
Marixe Noia
Kristina Altuna

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS94

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal