lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/01/2026

Eraikuntzako langile bat hil da Urruñan

La Haine - Euskal Herria
Gainera, bigarren langile bat larriki zauritua atera da lan istriputik. Euskal Herriko 2026ko lehen lan heriotza izan da, eta iaz 75 langile hil zirela oroitarazi dute iturri-sindikalek.

Urruñako(Lapurdi) Xukutun auzoan bizia galdu zuen atzo langile batek, soldatapean lanean ari zela. Eraikuntzan jarduten zuen, eta Duhalde enpresa Euskal Hirigune Elkargoaren eskakizunez eraikitzen ari zen ur biltegian hil zen, goizeko 09:15 aldera. Bertaratu zen mediku taldeak ezin izan zuen ezer egin.

Lan-istripuan gertaturikoa argitzeko ikerketa martxan da, baina oraingoz ez dago xehetasun gehiagorik. Gainera, bigarren langile bat larriki zauritua atera zen lan istriputik, eta Ipar Euskal Herriko erakundeak jakinarazi duenez, Baionako Euskal Kostako Ospitalera helikopteroz eramana izan zen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal