Eraso faxista bat jasan du Donostiako Ilargi tabernak

Donostiako Ilargi Tabernan eraso faxista bat izan zen aurreko astelehenetik astearterako gauean. Ilargi Tabernak zabaldutako oharrean salatu duenez, "Espainiako selekzioaren partidaren harira" Ilargi Tabernan eskegita zituzten ikurrina, bandera gorria eta amnistiaren banderak apurtuak eta lapurtuak izan ziren. Euren burua "militante nazionalistatzat" duten lau faxistek sare sozialen bidez aldarrikatu dute erasoa. ![]()
Gertatutakoa salatzeko, honakoa nabarmendu dute: "Argi dugu eraso hau Euskal Herriaren zapalkuntza nazional zein soziala betikotu nahi dutenen eskutik datorrela." Tabernako kideek adierazi dute ez dutela halako jokabiderik onartuko, eta beren konpromisoa berretsi dute: "Argi diogu, horrelako erasorik ez dugula onartuko eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan jarraituko dugula."







