lahaine.org
Nafarroa :: 23/06/2024

Eraso homofobo bat izan da Korellan

La Haine - Euskal Herria
Larunbat goizaldean ezezagun talde batek ortzadarraren manta kolaboratiboari sua eman zion.

Larunbat goizaldean, Korellan, ezezagun talde batek ortzadarraren manta kolaboratiboa suntsitu zuen suarekin. Corellako emakume ehuleen taldeak egin zuen manta hori. Hori dela eta, elkarretaratzea deitu dute datorren ostiralean, hilak 28, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, arratsaldeko 8etan, Corellako Udaletxe plazan.

Azkeneko aste hauetan beste eraso homofoboak izan dira Nafarroan, izan ere, ortzadar koloreko banku bat erauzi eta ibaira bota zuten Iruñean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal