lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/08/2022

Errepresiorik ez, Amnistia osoa!

Berangoko Amnistiaren aldeko Mugimendua
Abuztuak 22, 20:00etan Kontzentrazioa Berangoko Gudarien enparantzan, frontoi aurrean

Berangoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Berangoko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi dugu martxoaren 13an herrian gauzatutako ongi etorriaren harira tsaiaren aldetik heldutako jazarpena eta errepresioa Jakina da bai Espainiak eta baita Frantziak ere Euskal Herriaren azken aztarna desargerraraztea dutela helburu eta horrekin batera noski ,azkenaldian hainbeste entzuten den memoria historikoa ere.Horretan datza hain zuzen ere Berangoko hiru militanteen kontrako kanpaina hau. Ezin baitute onartu herria antolatu batek merezimendu osoz Eusko Gudari bati egindako harrera.

Azken garaietan euskaldunen artean ongi etorrien inguruan sortu den eztabaida bera oso kezkagarria da .Hots,zapaltzen gaituzten espainiar eta frantzia restatu faxisten legediaren onarpenaz ari garelako. Eta horrekin batera, berriro ere sujeto politikoa etsaien esku uzten dugu; gurea ,Euskal Herri askea dena, defendatu beharrean.

Ongi etorri politikoen beharra aldarrikatzen dugu honekin, ez soilik askatasuna berreskuratu berri duen militantea omentzeko baizik eta Herria berarentzako gudari bat duintasun osoz etxera bueltatzeak, etsaiarekiko garaipena dakar berarekin eta baita Amnistiaren aldeko borrokaren garrantzia. Amnistiaren aldeko militanteontzako negozia ezina da gatibu eduki dituzten kideen harrera bere gain jasotzea eta horregatik ekitaldi politiko hauen beharra ikusten dugu Euskal Herriko eremu guztietan.

Amnistiaren aldeko aldarria orain dela hamarkada asko errotuta dagoela Euskal Herrian, eta gure teilatu propioari harriak botatzea izango zen aldarri honen desagerrarazpena.Amnistia osoak errepresaliatu ororena askatasunaz haratago doan esanahia dauka. Borrokaren zilegitatzea hain zuzen ere. Eta guk ez daukagu inolako eskubiderik borrokatu dutenen milaka militanteen izena zikintzeko baina bereziki ez daukagu eskubiderik hurrengo belaunaldiei ,borroka, konpromiso eta antolakuntzaren ateak ixteko. Eta azken honetan datza hain zuzen ere etsaiak betidanik mahai gainean jarri duen legearen onartzeak. Espainiar zein Frantziar legearen onartzeak kriminal zein terrorista bihurtzen baitgaitu berehalakotasunez.

Egun Euskal Herriak bizitzen duen despolitizazio prozesuak ere eremu berdinetara garamatza; eta kasu honetan ere, beste askotan bezala, isilik mantentzea Herriaren zapaltzaileekiko konplizitatea dakar berarekin. Politikoki erantzun behar diegu.

Guzti hau esanda, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Berangoko hiru militante politikoei eta hemendik aurrera, ongi etorri politikoen garrantzia ikusita ,hauek defendatu, bultzatu, eta antolatzek okonpromisoan berrezten gara.

Errepresiorik Ez! Amnisita Osoa!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal