lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/04/2012

Errotik-en aurkezpena

Errotik

Trikimailuko topaketak gazte mugimenduan ematen ari zen eztabaida
prozesu baten ondorioz burutu ziren, gazteria elkartu, berpiztu eta
autoantolatzeko helburuz. Bertan, gazteek ditugun interes eta
arduratzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatu ondoren, atera ziren
esparru ezberdin hauen lanketarako talde ugari sortu ziren, hauen
artean sozio-ekonomia lantaldea. Azken hau, nahiz eta beste
lantaldeekin elkarlanean jardun, izaera propioa garatzen joan da,
honen emaitza Errotik izanik.

Bertako kideen ideia politikoen aniztasuna dela eta, hilabete batzuk
iraun duen eztabaida prozesu baten ondoren, amankomunean dauzkagun
oinarriak finkatu ditugu: Gure lanketa arlo sozioekonomikoan kokatzen
denez, sistema kapitalistaren aurkako borrokaren testuinguruan
kokatzen gara, eta beraz, hau sostengatzen den eta honen
biziraupenerako ezinbestekoa den sistema patriarkalaren aurkako
jarrera dugu.

Borroka hau bere osotasunean burutu ahal izateko hiru lan-ildo
definitu ditugu, gure ekina hauetatik bideratuz:

Borroka ideologikoa: Boterearen hegemonia ideologiko eta
propagandistikoa deuseztu nahian ezinbestekoa dugu sistemaren
printzipio eta baloreen azaleratzea hauen sakoneko eraldaketarako.
Barne eta kanpo formakuntza, kontzientziazio kanpainak, politizazioa,
diskurtso propioak helaraztea,…sar genitzake borroka esparru honetan,
eztabaida irekien, irakurketa kolektiboen, hitzaldien, ideien
propagandaren etab,rren bitartez. Ezinbesteko tresna: Eztabaida.
Borroka ofentsiboa: Sistema honen erantzuletzat jotzen dugun ororen
ikusgai egite eta salaketa. Jazarpen egoerararekiko erantzuna,
autodefentsa. Tresna nabarmena: Ekintza zuzena.
Alternatibak eraikiz: Sistema honen aurkako alternatiba errealak
eraiki, garatu eta gainontzeko jendarteari helarazi. Kontraboterearen
sorkuntza, bizimoldeen eraldaketa, auzolana,...etorkizuneko (eta
oraingo) gure gizarte proiektua gauzatuaraziz. Nabarmentzeko tresna:
Autogestioa.

Gaztez osaturiko taldea gara, jendarteko beste sektore ezberdinek
bezala, gazte garen einean dauzkagun behar eta arazo zehatzei
erantzuteko borroka esparru propioak beharrezkotzat ikusten
ditugularik. Gainera gainontzeko herri mugimenduen eta gazteon arteko
harremanak landu eta sakontzea garrantzizkoa deritzogu, horretarako
lotura tresnak garatuz.

Antolakuntza forma horizontalaren eta autonomiaren aldeko garenez,
autoorganizazioa eta asanblearismoa dira gure antolakuntza ereduaren
oinarri, harreman askeak eraikitze bidean. Gehitu talde irekia garela
edonork parte hartu nahi ezkero.

Eredu sozioekonomiko neoliberal-patriarkalak jendartearen eta
lurrarengan dakartzan ondorio latzak direla, eta egungo krisi egoerak
sistemaren kontraesanak agerian uzten dituaelarik, hil ala bizikoa
deritzogu gazteok, gure aniztasunean, gizarte eraldaketarako helburu
amankomunen baitan elkartzea, sistema esklabista eta zapaltzaile honen
errora jo eta ERROTIK iraultzeko. Hemen gure izenaren jatorria.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal