lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nafarroa :: 09/01/2024

Errotxapeako bi gazte epaituko dituzte

La Haine - Euskal Herria
2021ean atxilotu zituzten beste 8 pertsonekin batera, eta gehienen aurkako akusazioak bertan behera geratu baziren ere, orain hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute haientzat.

Errotxapeako Auzipetuak plataformak astelehenean jakinarazi zuen Errotxapeako bi lagunen epaiketaren dataren zain daudela. Gazte hauek 2021an atxilotu zituzten Iruñerrian 2020an eta 2021ean izandako hainbat liskarrekin eta ekintzarekin lotuta. Espainako polizia nazionalak "kale borroka talde bateko parte izatea" leporatu zien eta “talde kriminal” bat osatzen zutela argudiatu zuen.

Plataformak salatu duenez “Bi urteko itxaronaldiaren ondoren, aurtengo apirilean akusazioetako asko artxibatuak izan ziren, ez baitzegoen frogarik. Horrek, beste behin ere, estatuaren eta indar polizialen inpunitatea agerian uzten du, frogarik izan gabe ere, dimentsio horretako atxiloketak eta atxiloaldia inolako kosturik gabe egin dezaketela erakutsiz”. Era berean, jakitera eman dute “desorden publikoak, kalteak eta koakzioak” leporatzen dizkietela errotxapeako bi gaztei, eta hauentzat hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra eta 26.000 euroko isunak eskatu dituela fiskaltzak. Bukatzeko, elkartasun mobilizazioak iragarri dituzte eta Indar Gorrik jada elkartasun kontzertu batzuk antolatu ditu larubat honetan, arratsaldeko 21:00etan, Aitzina tabernan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal