lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/04/2026

Errotxapeako gaztetxe berria hustu dute

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Poliziak gaztetxearen barruan zeuden lau pertsona atxilotu eta beste 26 identifikatu ditu.

Errotxapeako (Iruñea, Nafarroa) auzoko Arriasko gazte asanbladak ostiralean birjabetu zuen lokal bat, bertan Gaztetxe berri bat sortzeko asmoz. Gazteek adierazi zutenez, erabilerarik gabe dagoen espazio honetan egokitze zein txukuntze lanak egiten ibili dira hainbat astez. “Horregatik, espazio hau berpiztera gatoz, gazteon interesak kontuan hartuta, beste gizarte eredu bat bultzatzeko asmoz”. Espainiako poliziak, ordea, gaur hustu du espazioa, indarrez. Eraikinaren barnean, lau pertsona izan dira desalojoaren momentuan. Espainiako Poliziak lau pertsona horiek atxilotu eta kanpoan zeuden beste 26 identifikatu ditu. Atzemandako lau pertsonei desobedientzia eta erresistentzia delituak leporatzen zaizkie, eta identifikatu dituzten 26 lagunei Mozal Legea ezartzeko eskatuko dute.

Gaztetxearen desalojoa salatzeko elkarretaratzea egin dute arratsaldean hainbat gaztek, eta atxilotuen askatasuna exijitu du Arriasko gazte asanbladak.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal