lahaine.org
Nafarroa :: 19/02/2019

Errotxapeako Gaztetxeak beste eraso polizial bat jasan du

Errotxapeako Gaztetxea C.S.O.A
Errotxapeako Gaztetxeak atzo Otsailak 17 beste eraso polizial bat jasan zuen.

Errotxapeako Gaztetxeak atzo Otsailak 17 beste eraso polizial bat jasan zuen. Larunbatean Iruñeko udalak debekatutako ekimena Burlatako Gaztetxean gauzatu eta gero desmuntai lanetan geundelarik Iruñeko polizia munizipala gaztetxeko kideon aurka oldarkor aritu zen.

Asteburu osoa ibili dira gu geldiarazi nahian. Ostiral goizetik musika taldeen zenbakiak lortu nahian gaztetxearekin eta musika taldeekin zer ikusirik ez zeukan jendeari deika aritu ziren kontaktuak lortzeko. Larunbat goizetik gaztetxearen atean egon ziren eta asanbladako kideak eta soinu teknikariak identifikatu zituzten, haiei desobedientzia delitua ezarriko zietela eta laneko materiala errekisatuko zietela esanez. Arratsaldez auzokide bat identifikatu zuten eta gaztetxeko beste kide bat hau ixteagatik.

Azkenean oztopo guztien gainetik ekimena aurrera eramatea lortu genuen. Baina argi dago ez zaiela gustatu eta asteburu osoan zehar egon den presentzia poliziaz gain atzo ere ate parean sozialak gure zain egon ziren. Materiala zekarren furgoneta iritsi bezain pronto munizipalean 3 furgoi agertu ziren modu harroputz eta bortitzean lanean geundenon kontra. Kideak identifikatzen hasi ziren eta lanean jarraitzen genuela ikusita indarrez bultzaka gaztetxe barrura sartu ziren inolako agindu judizialik gabe. Argazkiak ateratzen hasi ziren eta ekiditen saiatu ginenean are gehiago harrotu eta bortizki erditik kendu gintuzten, azalpenak eskatu arren bueltan erantzunik jaso gabe.

Osotara asteburu osoan zehar hamarnaka izan dira gaztetxeko kide, langile naiz auzokideok jaso ditugun identifikazioak, haien jarrera oldarkor, tratu txar eta presentzia jasateaz gain.

Zuen asmoa gu geldiaraztea baldin bada ez duzue lortuko. Guk proiektuan sinesten dugu eta edozein mehatxu eta erasoren aurrean beharrezkoa diren baliabide guztiekin defendatuko dugu.

Nazkatuta gaude! Itziar Gomez lotu txakurrak!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal