Ertzain batek hiru pertsona hiltzen saiatu zen Trebiñun
Uztailaren 21ean, Trebiñun, ertzain batek adierazi zuen bere etxean lapurretan egiten harrapatu zituela hiru pertsona. Agentearen bertsioaren arabera furgonetaren matrikula ikusi eta bere ibilgailuan bilatzen hasi zen Zaldiaran mendian aurkitu zituen arte. Han, hiru pertsona horiek furgonetarekin bera harrapatzen saiatu zirela adierazi zuen ertzainak eta horregatik tirokatu behar izan zituela argudiatu zuen. Azkenik, pertsona horietako bat atxikitzea lortu zuen eta beste biek ihes egin zuten.
Hala ere, Ertzaintzak ondoren ikertu duenarekin ez dator bat zerbitzuz kanpo zegoen ertzainak deklaratutakoa. “Agenteak lapurrak tirokatu zituen ibilgailuan ihesean zihoazela, horiek inongo momentuan ez ziren ertzaina harrapatzen saiatu”, argitu du Segurtasun Sailak. Froga horien ondorioz, asteazkenean atxilotu dute ertzaina eta hiru homizidio delitu egotzi diote. Atxilotua datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.