lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/08/2024

Ertzain batzuekin talka egin ondoren bihotzekoak jota hil da herritar bat, Irunen

La Haine - Euskal Herria
Atzo arratsaldean Ertzaintzak trafiko-istripu baten ondoren atxiki zuen pertsona bat, eta bihotzekoa izan zuen.

Bertsio ofizialaren arabera, gertaerak errepide istripu bat izan zuen abiapuntu, Irunen (Gipuzkoa), GI-636 errepidean, 20:00 inguruan. Auto baten eta moto baten arteko istripua izan zen. Moto gidaria zauritu egin zen, eta Bidasoaldeko ospitalera eraman zuten. Autoko gidaria, ordea, ihes egiten saiatu zen. Segurtasun Sailak adierazi du azken hori ertzainei eraso egin ziela eta hauek atxikitu zutela. Orduan bihotzeko bat izan zuela esan du Eusko Jaurlaritzak, eta bertan zeuden larrialdietako langileek artatu zuten. Egonkortzea lortu bazuten ere, gero ospitalera eraman zuten, eta han hil da.

Hala ere, ez zen izango lehenego aldia Segurtasun Sailak poliziaren biktimak errudun modura seinalatzen dituela, adibidez joan den martxoan gertatu zen bezala. Egun horretan, Astigarragan, Ertzaintzak agerraldi psikotiko bat jasan zuen pertsona bat hil zuen, eta bertsio ofizialaren arabera hildako pertsonak "bere buruari" eragin zizkion lesioak.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal