lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/02/2024

Ertzaintzak anbulantzietako bi langile atxilotu ditu eta beste hiru ikertzen hari dira

La Haine - Euskal Herria
La Pau enpresako langileak dira eta azken hilabeteetan lan-baldintza txarren aurka borrokatu dute hainbat greba eta mobilizazioak burutuz. Atxilotuei sabotaje ekintzak leporatzen diete.

Duela gutxi, anbulantzietako langileak hamabost eguneko greba egin zuten urtarrilaren 8tik 21era, manifestazio eta elkarretaratzeen artean. Osakidetzan azpikontratatutako anbulantzietako langileek hitzarmena berritzea eta lan-baldintzak zuzenean Euskal Osasun Zerbitzuaren mende dauden langileen baldintzekin parekatzea eskatzen dute. Hala ere, duela hilabete batzuetatik arrastaka dabilen eta geldirik eta gertuko konponbiderik gabe dagoela dirudien gatazka baten jarraipena izan zen hau.

Hain zuzen ere, patronalekin duten lehiaren barruan dago, batez ere La Pau enpresa, enpresa honek baitu zerbitzuaren zatirik handiena. Salatu dutenez enpresa hori anbulantzietan lan egiteko dituen langileak "puzten" ari da, eta, beraz, Euskadin premiazkoa ez den osasun-garraiorako lehiaketa berri bat berriz lortu ahal izateko eman duen informazioa faltsutzen ari da.

Orain Segurtasun Sailak jakinarazi duenez Ertzaintzak 36 eta 49 urteko bi gizon atxilotu ditu ostegun honetan, azaroaren 15ean 46 anbulantziatan kalteak eragitea egotzita. Grup La Pau enpresa emakidadunak Bilboko Zorrotza auzoan duen basean gertatu zen sabotaje ekintza eta hiru gizon gehiago ikertu dituzte. Dirudienez 11.000 euroko kalteak leporatzen diete, anbulantzien gurpilak zulatzeagatik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal