lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/04/2024

Ertzaintzak herritarren aurka kargatu zuen Urduñan

Aiaraldea/La Haine
Igande goizaldean indar errepresiboek hiriko alde zaharrean zeuden pertsonen kontra jo zuten, bi lagun atxilotuz eta beste 22 identifikatuz.

Igandeko 4:35ak aldera Laudioko ertzain etxeko patruilak bertaratu ziren hiriko alde zaharrean kokatutako aisialdi gune batera lokal batean zarata handia entzuten zela esanez. Zenbait herritarrek salatu dutenez Ertzaintzak iristean herritarren aurka kargatu zuen, eta zaurituak egon ziren horren ondorioz. Orduan atxilotu zituzten bi gizonak, agintaritzaren aurkako atentatua leporatu zieten. Horrez gain, 22 pertsona identifikatu zituzten orotara, eta hiru isun ezarri zituzten.

Ertzaintzak bere partez prentsa ohar bat publiko egin du kargak justifikatuz eta festa giroan zeuden pertsonak kriminalizatuz. Oharrean "iritsi zirenean, ertzainak haserre hartu zituzten, irainak eta objektuak bota zizkieten, eta mugakide ziren ertzain-etxeei laguntza eskatu behar izan zieten egoera kontrolatzeko" adierazi zuten.

Hala ere, hau ez zen izan zonaldean burututako operazio bakarra, izan ere, ordu batzuk beranduago operazio zabala egin zuen Ertzaintzak Laudion. Arratsaldeko azken ordutik goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zena. Brigada Mugikorreko bost furgoneta abiatu ziren 20:30ak aldera Laudioko komisaldegitik, eta tren eta autobus geltokietara jo zuten. Han trenez zetorren jendea identifikatu eta miatzen aritu ziren poliziak. Antzeko egoera bizi izan zen Zumalakarregi etorbideko autobus geltokian. Bertan, agenteek lau gazte (guztiak arrazializatuak) atzeman zituzten, eta paretaren aurka izan zituzten denbora tarte batez.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal