Ertzaintzak protesta antifaxista baten kontra oldartu da Getxon


Larunbat honetan, apirilaren 13an, Vox alderdi ultraeskuindarrak ekitaldi bat burutu du Getxoko Aldapa auzoan, 8 bozka dituen auzo batean. Santiago Abascal heman duen hitzaldian zehar mezu arrazistak eta euskarofoboak izan dute lekuko eta protesta egin duten bizilagunei probakatzen saiatu da baita ere, "un saludo a la afición" eta antzeko esaldiak esaten uneoro. Ekitaldi osoan zehar ertzaintzaren dispositibo haundi bat ekitaldian parte hartu duten pertsonak babestu dute, estatu espainarreko beste tokietatik etorri direnak, izan ere, sare sozialetik publiko egin zuten duela egun batzuk Asturiasetik autobus bat antolatzen ari zirela Bizkaira bidaiatzeko. Ekitaldian zehar hainbat bizilagun protesta egin dute honen aurka eta inguruetan zehar hainbat mezu eta ikur antifaxistak zituzten pankartak irakurri ahal ziren. Hau bukatzean, eta faxistak joaten ari zirenean, ertzaintzak zenbait bizilagunen kontra jo du, hauek borrekin erasotuz eta tentsio uneak sortuz. Era berean, pertsona bat atxilotuta eraman zuten.
Bideoa instagram kontuan:
https://www.instagram.com/p/C5tFS2Bq1CM/?igsh=M2s0NTVmdHZjd2l1