lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP80

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/11/2019 :: Nacionales E.Herria

Eskubideak vs espainiar justizia | Derechos vs justicia española

x Santi Angulo Martín
Las sentencias que se han dado a conocer últimamente desde la “justicia” española han irritado a la sociedad. Violaciones, Altsasu, Catalunya, Kalera, corrupción…

[Euskara]

Azken boladan espainiar “justiziatik” jakitera eman diren epaiek jendartea asaldatu dute. Bortxaketak, Altsasu, Katalunia, Kalera, Ustelkeria… “Adituak” aztoratuta dabiltza, baten batek bere interpretazioa plazaratu du prentsaren bidez. Salbuespenak salbu, gehienak motz geratzen dira, ondorioei heltzen baitiote eta ez gaiaren mamiari.

Egun Justizian dauden lohiak ez dira oraingoak, aspalditik datoz. Diktadorea hil zen, baina bere erregimen politikoa ez. Trantsizio faltsu baten bidez oinordetzan utzi zuen utzi behar zuen guztia, dena ondo lotuta utzi ere. Egun, 78ko erregimenaz hitz egiten hasi da, tranpa bat izan zela, engainatu (behartu) gintuztela… esanez. Dena den, batzuek amua gustura irentsi zuten. Haustura demokratikoa dilista batzuen truke saldu ziguten zenbait alderdi politikok eta diktaduraren oinarrizko osagaiak (monarkia, armada, justizia…) ukitu gabe utzi zituzten, bilduki berriaz apainduz, barrukoa aldatu gabe.

Bestalde, Estatu espainiarrean justiziaren organoetan alderdi politikoek esku hartze zuzena dute (baita EAJk, eta bere garaian CiUk ere). Ondorio garbia dauka honek. Gobernuak prentsaren laguntzaz delitua asmatzen du, poliziak probak asmatzen ditu eta epaileek epaia asmatzen dute. Espainiar sentitzen ez garen eta independentziaren alde borrokatzen dugun guztiok terroristak gara haientzat eta horregatik zigortzen gaituzte; aldi berean, politikari ustelak, polizien larderiak, faxistak… lasai ibiltzen dira.

Hortik dator arazoa. Diktadorea hil eta ia 45 urte pasatu arren, 1936ko estatu-kolpea eman zutenek eta haien oinordeko “demokratikoek” segitzen dute pentsatzen bere ideiak ez dituztenak etsaiak direla, are gehiago katalanen eta euskaldunon kasuan. Beraz, Espainiarentzat gu etsaiak garenez, etsaiaren zigor zuzenbidea aplikatzen digute. Baina, hau ez da kontu berria; Euskal Herrian lege antiterroristaz (EAJren eta CiUren laguntzaz) sektore borrokalarienari, lehengo ezker abertzaleari hasiera-hasieratik aplikatu zioten zuzenbide hori; eta gero alderdi politikoen legeaz; eta orain mozal legeaz. Euskal preso politikoen sostenguaren kasua agerikoa izan da. Haiekiko elkartasuna zigortu dute, nola eta abokatuak eta bestelako militanteak gezurra esatera behartu dituzte, espetxera joan ez daitezen. Kontrakoa dugu Altsasu eta Kataluniako kasuak, egia esatearren, espetxera joan dira. Hauen duintasuna! Askoren isiltasunaz eta beste batzuen konplizitateaz, elur-bolatxo hura elur-jausi bihurtu da orain eta Estatu espainiarrean injustiziak zabaltzen segitzen du eta gero eta sektore gehiago zipriztintzen du.

Bitartean, oraingo sotanarik gabeko apaiz berriek (hainbat etikologok, politologok, soziologok, politikarik…) herriari etengabe elkarbizitzaz, indarkeriarik ezaz, demokraziaz… eta halako predikuz betetzen diote burua, isilik eta meneko egon dadin. Badakite indarkeriaren jatorria injustizia eta errepresioa direna eta honen aurrean herriak aurka egiteko eskubidea duena, baina errazago egiten zaie herriari errieta egitea, Estatuko botereari eta honen agindupekoei aurre egitea baino. Bolivian gertatutakoaren kasuan haien eta Europa demokratikoaren isiltasun konplizeak agerian uzten du bere hitzen faltsukeria.

Herri batek zer nahi duen libreki erabakitzeko eskubidearen gainetik ez dago ez legerik, ez konstituzio demokratikorik; beste guztiak inposizioa, injustizia eta zapalkuntza dakartza. Ezin da baldintza hauetan elkarbizitzarik erein, horrek zapaltzailea zuritu eta zapaldua zigortzen duelako. Areago, Espainiako botereentzat (eta herritar espainiar askorentzat) elkarbizitzarako eredu bakarra denok espainol izatea da; ez dute bestelako elkarbizitzarik nahi. Hori onartzen ez duena terroristatzat edo gorroto-sustatzailetzat hartzen dute eta espetxera doa. Biolentziarik gabe dena posible delako mezua, desobedientzia zibil eta ekintza baketsuen mezua erori zaizkie, orain hori guztia ere delitua da. Hauxe da haien Espainiaren benetako aurpegia, bere menpean dauden nazioak libre utzi arte demokrazia izango ez dena. Eta hauxe da katalanek eta euskaldunok argi eduki behar duguna.

 [Castellano]

DERECHOS vs JUSTICIA ESPAÑOLA

Las sentencias que se han dado a conocer últimamente desde la “justicia” española han irritado a la sociedad. Violaciones, Altsasu, Catalunya, Kalera, corrupción… Los “entendidos” andan alterados, alguno incluso ha publicado su opinión. Salvo excepciones, la mayoría se queda corta, pues solo se refieren a las consecuencias y no al origen del problema.

Los lodos que a día de hoy hay en la Justicia no son de ahora, vienen de lejos. Se murió el dictador, pero su régimen político no. A través de una falsa transición, dejó en herencia todo lo que tenía que dejar y además bien atado. Ahora se empieza a hablar del régimen del 78, diciendo que fue una trampa, que nos engañaron/obligaron. Sin embargo, algunos tragaron el anzuelo muy a gusto. Ciertos partidos políticos nos vendieron la ruptura democrática por un plato de lentejas y dejaron sin tocar los elementos principales de la dictadura (monarquía, ejército, justicia…), poniéndole un nuevo envoltorio, pero sin cambiar el contenido.

Por otro lado, en el Estado español los partidos políticos intervienen directamente en los órganos de la justicia (incluido el PNV y en su tiempo CiU). Esto tiene una consecuencia clara. El gobierno con la ayuda de la prensa inventa el delito, la policía inventa las pruebas y los jueces inventan la sentencia. Todos los que no nos sentimos españoles y luchamos por la independencia somos terroristas para ellos y por ello nos castigan; mientras, los políticos corruptos, los abusos policiales, los fascistas… campan a sus anchas.

Ese es el origen del problema. Se murió el dictador y, a pesar de haber pasado casi 45 años, los que dieron el golpe de estado del 36 y sus herederos “democráticos” siguen pensando que los que no tienen sus ideas son enemigos, aún más en el caso de los vascos y los catalanes. Como consecuencia de ello, al ser enemigos de España, nos aplican el derecho penal del enemigo. Pero, esto no es algo nuevo. En Euskal Herria con la ley anti-terrorista (con ayuda del PNV y de CiU) se lo aplicaron desde el principio al sector más combativo, a la anterior izquierda abertzale; y luego con la ley de partidos; y ahora con la ley mordaza. El caso de la ayuda a los presos políticos vascos es evidente. Han penalizado el apoyo a aquellos obligando a los abogados y demás militantes a mentir para que no vayan a la cárcel. Al otro lado tenemos los casos de Altsasu y Catalunya, donde por decir la verdad van a la cárcel. ¡Qué dignidad la de estos! Con el silencio de muchos y la complicidad de otros, aquella bolita se ha transformado en un alud de nieve y la injusticia en el Estado español sigue extendiéndose, afectando a cada vez más sectores.

Mientras tanto, los nuevos curas sin sotanas de ahora (ciertos eticólogos, politólogos, sociólogos, políticos…) le van llenando la cabeza al pueblo con sermones de convivencia, no-violencia, democracia… para que se mantenga en silencio y sumiso. Saben muy bien que el origen de la violencia es la injusticia y la represión y que el pueblo tiene derecho a hacerles frente, pero les resulta más fácil reprender al pueblo que echárselo en cara a los poderes del Estado y a sus servidores. Su silencio cómplice y el de la Europa democrática deja en evidencia la falsedad de su discurso con lo sucedido en Bolivia.

No hay ley, ni constitución democrática que esté por encima del derecho que tiene un pueblo a decidir libremente lo que quiere; todo lo demás conlleva imposición, injusticia y opresión. No se puede sembrar la convivencia bajo estas condiciones, porque ello justifica al opresor y castiga al oprimido. Es más, para los poderes de España (y para muchos ciudadanos españoles) el único modelo de convivencia es que todos seamos españoles; no quieren otra forma de convivencia. El que no acepte eso lo consideran terrorista o incitador al odio y va a la cárcel. El mensaje de sin violencia todo es posible, el de la desobediencia civil, el de las acciones pacíficas se les ha caído, ahora todo eso también es delito. Este es el verdadero rostro de su España, que no será una democracia hasta que deje libres a las naciones que están bajo su dominio. Esto es lo que tenemos que tener bien claro los vascos y los catalanes.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP80

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal