Espainiako Armadak antolatzen duen lasterketa egutegi ofizialean sartzearen aurka egin dute
Pasa den urtarrilaren 17an Nafarroako Atletismo Federazioak aurtengo trail egutegi ofiziala aurkeztu zuen. NavarCross Kopan puntuagarriak izanen diren 11 proben artean, San Cristobal Xtreme lasterketa dago. Proba hau Espainiako armadako Regimiento America 66-ek antolatzen du eta Aitzoaingo kuartelean bertan du irteera eta helmuga. Albisteak haserrea piztu du atleten artean eta lasterketa hau egutegitik kendu dadin eskatzeko manifestua sinatu dute 300 baino gehiagok. Tartean dira nazioarte mailan dabilen Maitane Melero edota Nafarroako lasterketetan lehen lerroan diren Atarratze Rota edota Xabier Zarranz.