lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/12/2023

Espainiako Audientzia Nazionalak hirugarren graduko progesioa ukatu dio Joseba Arregiri

La Haine - Euskal Herria
77 urte ditu euskal preso politikoak eta gaixorik egon arren 31 urte darama preso.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin du Fiskaltzak Joseba Arregi Erostarbe hirugarren gradura igarotzearen aurka jarritako errekurtsoa. Apirilean eman zion hirugarren gradua Lakuako Gobernuak, baina fiskaltzaren errekurtsoaren ondorioz espetxean mantenduko dute, bere adina eta zigorrari erreparatu gabe: 77 urte, horietatik 31 preso, 1992an Bidarten atxilotu zutenetik. Aipatzekoa da Arregik «adinetik eratorritako multipatologiak dituela», eta zigorraren hiru laurdenak 2019an bete zituela. Epaileak dio Arregik uko egin diola ETAk egindako gertaerak argitzen laguntzeari eta «uko egiten diola biktimei barkamena eskatzeari», horren ondorioz hirugarren gradurako progesioa ukatu dio. Arregik 2022ko urrian lortu zuen lehen aldiz hirugarren gradua, eta zortzi hilabete eman ahal izan zituen aske. Denbora hori igarota, gradu-progresio hori eten egin zitzaion automatikoki, Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztu ondoren, beste euskal preso politikoei gertatu zaien bezala. Bi hilabete geroago, bigarren kaleratzea lortu zuen, Martuteneko teknikariek eta langileek proposatuta, hala ere, Fiskaltzak errekurritu egin zuen erabaki hori eta horren ondorioz, berriz ere espetxeratu egin zuten automatikoki, Auzitegi Nazionalak errekurtsoa onartu du orain eta bigarren gradura itzultzea berretsi du.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal