lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 05/06/2016

Espetxeetara martxa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua preso gaixoen askatasunaren alde mobilizatu da

 

Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Aurkako Mugimendua preso gaixoen askatasunaren alde mobilizatu da. 11:00etan Basauriko espetxearen aurrean buruturiko kontzentrazioaren bitartez. 13:00etan Zaballakoa espetxearen aurrean egitekoa zena, ordea, autobidearen ondoan egin behar izan dugu zipaioek kartzelara hurbiltzera galarazi digutelako.
Horretaz, gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte argazkiak ateratzeagatik eta suziriak eramategatik.
Hona hemen kontzentrazioetan irakurritako agiria eta hainbat argazki:


"Preso egoteak mugimendu askatasunik ez edukitzea dakar lehen ondorio moduan. Kartzela baino askoz ere txikiagoa den eremu batetik ezin mugitzearen zigorrari, bakardadean eman beharreko denbora gehitu behar zaio. Preso politikoen kasuan ohikoa da eguneko 20 ordu, 21 ordu eta batzuetan 22 ordu ere ziega txiki batean itxita ematea.
Baina esan bezala, preso egoteak leku jakin batetik ezin mugitzea baino askoz ere ondorio gehiago ditu. Hamarkadatan zehar euskal preso politikoak jipoituak, etxetik urrunduak, euren kideengandik aldenduak eta era guztietako esperimentu errepresiboetarako erabiliak izan dira helburu batekin: beraiekin batera herri oso bat makurraraztea eta beldurtzea.
Bada, preso politikoei zigorrak luzatzen zizkieten hein berean, gaixotasunen agerpena ohikoagoa bihurtu da, bai adinaren ondorioz zein asistentzia medikoaren faltaren ondorioz, gaixotasun hauetan estatuek preso politikoak eta mugimendu iraultzailea baldintzatzeko eta xantaia egiteko elementu berria aurkitu dutelarik.
Dostoyevski dijo que “el grado de civilización de una sociedad se mide por el trato a sus presos”. Siguiendo esta teoría y aplicada a los estados español y francés, podemos decir sin lugar a dudas que nos encontramos ante dos estados salvajes que utilizan la violencia de modo sistemático para conseguir sus fines políticos, que en este caso no son otros que la asimilación cultural y social de nuestro pueblo. Dos estados que llevan a cabo políticas de destrucción y aniquilamiento contra las personas más vulnerables y, muy especialmente, contra los presos y presas políticas. Una violencia mucho más grave aún en el caso de los presos enfermos a los que, sufriendo la desasistencia médica característica de las cárceles, se les está condenando a morir en una lenta agonía.
Hori dela eta, guztion ardura da larritasun bereziko kasu hauek guztiak Euskal Herriaren agenda politikoan modu iraunkorrean sartzea eta konpontzen ez diren bitartean mundu guztiarentzako arazo bilakatzea. Ez dira gutxi herri borrokaren bitartez preso gaixoen aferan lortutako garaipenak eta etxeratzeak, baina ez dira ere nahikoak izango heriotzaren korridore ezkutu honetan borrokalari bakar bat gelditzen den bitartean. Bizirik eta aske nahi ditugulako, borrokarako deia egin nahi dugu gaurkoan, beste alde batera begiratzen duenak ezin dezan itsuarena egiten jarraitu, entzun nahi ez duenak ere entzun dezan, eta axolagabetasunean bizi denarengan eragina izan dezan. Jo ta ke denak askatu arte!
Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Aurkako Mugimendua.


 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal