lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/07/2023

Estatu Burguesaren aurrean Euskal Herria askatu!

JARKI antolakunde iraultzailea
JARKI antolakunde iraultzaileak espainiar estatuaren hauteskundeen inguruan egindako irakurketa.

Uztailaren 23an, espainar estatuko parlamentuko hautoeskundeak deitu dituzte, udalerritako hautekundeekin gertatu bezala, berriz martxan jarri delarik zirku elektorala. Horrela alde batetik, ultraeskuindarrak, diskurtso polpulista, lamgile klasearen bozkak berenganatzeko ahaleginak egiten ari da. Era horretan,azken urteetan langile klaseak pairatu duen bizi baldintzen kaskartzea baliatzen ari dira “ezkerra”-ren alternativa gisa aurkezteko. Bestetik “ezkerra”-renizenpean dauden alderdiek faxismoaren aurkako bandera eurena egin, eta honekiko beldurra baliatu nahian dabiltza “ezkerreko bozkak” edo “faxismoaren aurkako bozkak” eurenganatzeko. Baina alternativa gisa aurkezten zaigun ustezko aukera hau ere ez doa, inolaz ere, Euskal Herri langilerarenzapalkuntza gainditzera bideratuta. Are gehiago, “progresismo”-aren izendapean langileok pairatzen ditugun zapalkuntzak ezkutatu eta betikotzeko premiazko baliabide dira estatu burguesarentzat.

Azken finean “esker salbatzaile” honek 6 urte espainar gobernua bere gain edukita, ez du inolako onurarik suposatu Espainako herri langilarentzat eta, are gutxiago, Euskal Herri Langilearentzat. Hori gutxi balitz, langile klasearen bizi baldintzen kaskartea areagotu egin da, soldata errealaren jaitsiarekin eta zerbitzu publikoen desmantelazioarekin zein pribatizazioarekin azken 6 urteetako alternativa langilariaren pobretzea izan delarik.

Gainera, espainiar estatuaren hauteskunde hauek Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza nazionalaren eta sozialaren adibide garbia dira, Madrilera begirako hautoeskundeetan parte hartzera bultzatuta, nazionaki zapaltzen gaituen estatuaren parte aktibo izatera bideratuta gure identitate nazionalari uko egitera behartuz. Hori horrela, Euskal Herri langileak pairatzen duen asimilazio prozesuan sakontzeari bide ematen dion estrategia osotzen dute hautoeskundeok.

Bestalde, ezin dugu ahaztu estatuaren instituzioak burgesiak bere interesen arabera eraikiak direla. Hori dela eta, estatu burgesarekin apurtu eta honen instituzioak gainditzeko bidea izan beharrean, hauetan “gobernu”-a lortu nahai izateak estatu burgesaren kudeaketa bere gainhartzea suposatzen du. Hau da, sistema kapitalistak aurrera daramatzan zapalkuntzen kudeaketa norbere gain hartzeasuposatzen du, hauek bere horretan mantentzeko betebeharrekin.

Horren guztiaren aurrean, Euskal Herri Langilea bere askapen prozesuan aurrera egiteko gero eta baldintza urriagorekinaurkitzen da. Izan ere, Euskal Herrian despolitizazioa eta desmobilizazioa Nagusia diren arren, alternativa gisa saldu nahi diguten aukera bakarra hau da: pairatzen ditugun zapalkuntza nacional eta sozialak aurrera eramaten eta bermatzen dituztenintituzioetan parte hartzea bozken bitartez.

Guztiak horrela beharrezkoa dugu Euskal Herri Langilearen kontraboterea izan behar diren instituzio propioen eraikuntza, frantziar zein espainar estatuen instituzioen kanpo egonda langile klasearen interesei erantzungo dietenak. Euskal Herri Langilearen antolakuntza baita independentziari eta sozialismoari bide emango dien Klase Eraikuntza Nazionala gauzatzeko berme bakarra. Bada, Euskal Herriaren askatasuna ez da inolaz ere Madriletik edo Parisetik etorriko, Euskal Herri Langileak eraikitako Klase Eraikuntza Nazionalaren bitartez baizik.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal