lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/05/2024

Estatu espainiarrak 1.000 milioi euroko laguntza militarra emango dio Ukrainari

La Haine - Euskal Herria
Gainera, berehalako laguntza horrez gain, Espainiak, hurrengo 10 urteetan, Ukrainari laguntzen jarraitzeko konpromezua hartu du.

Atzo, Volodímir Zelenski Adolfo Suárez Madrid-Barajas aireportuan lurreratu zen, eta Felipe VI. Espainiako erregeak ongi etorria eman eta gero, PSOEko buru den Pedro Sanchez-ekin bildu zen Moncloan. Bilera horretan Espainiak Ukrainari 1.000 milioi euroko laguntza militarra emango diola jasotzen duen akordioa sinatu zuten. Laguntza hau 2024 urtearen zehar jasoko du Ukraniak baina luzerako akordio bat da hau, izan ere, 10 urtera proiektatzen den memorandum bat da, non urtero berrikusiko dira Ukraniak dituen baldintzak eta beharrak. 1.000 milioi horiek apirilaren 16an egindako Ministroen Kontseiluaren akordio batetik atera dira. Akordio horren bidez, Ukraniaren gaitasun militarrak indartzeko bidean hainbat material hornitzeko baimena eman zen, besteen artean, armamentu-sistemak, munizioak, ekipamendu militarrak...

Era berean, bi presidenteak sinatutako akordioan ere egiten dio aipamena bi herrialdeen industria militarraren garapenari, "Espainiak eta Ukrainak armak eta lehentasunezko munizioak fabrikatzeko duten gaitasuna” haudituko dutela adieraziz, eta era berean, “defentsa materialaren hornidura-kateko arazoak konpontzen lagunduko duela” gehituz.

Otsailaren 29ra arte, Espainiako Gobernuaren datu ofizialen arabera, Espainiak 151 alditan esportatu du material militarra Ukrainara; horietatik 61 igorpen Espainiako Defentsa Ministerioari dagozkio, eta 90 enpresa pribatuei. Orain arte, Espainiak 300 milioi laguntza militarrean bideratu ditu Ukrainara, beraz, akordio honek Ukrainara bideratutako gastu militarra asko handitzea dakar.

2022ko martxotik duela aste batzuetara arte produkto hauek esportatu dira: gaueko ikusmen-ekipoak, babes militarreko eta NBQko jantziak, komunikazio-erradioa, UAVko autopilotoa, granada-jaurtigailuak, armen urruneko kontrol-sistemak, munizioa gidatzeko sistemak, obusak eta metrailadoreak, antikarro-minak, arma arineko eta artilleriako munizioa, morteroak, sistema eramangarriak eta mortero-granadak, Hawk, Mistral, Harpoon eta Aspide misilak, anbulantzia-ibilgailuak, askotariko ibilgailuak eta ordezko piezak, TOA ibilgailuak, Leopard 2A4 borroka-orgak eta zortzi patruila-ontzi.

Akordioa sinatu ondoren, Ukrainako presidenteak Espainiak hilabete hauetan zehar eman dion babesa eskertu nahi izan du: "Espainia bazkide fidagarria da eta lehen egunetik gure alde egon da".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal