lahaine.org
Nafarroa, Nacionales E.Herria :: 14/01/2024

Etxerik gabeko pertsona bat hil da Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Etxerik gabeko pertsonen kopuruak gora egin du azken urteotan Nafarroan, eta 2022an, Espainiako estatuan, etxerik gabeko pertsonen kopuru handiena izan zuen hirugarren erkidegoa izatera iritsi zen.

Urtarrilaren 13an, ostiraletik larunbaterako goizaldean, etxerik gabeko pertsona bat hilik aurkitu zuten Donibane auzoko Azuelo monasterioan. Gertakari hauek Iruñeko Udalak(EH Bildu) kalean gaua igarotzen duten etxerik gabeko pertsonen presentzia urria zela iragarri eta egun gutxira gertatu dira. Era berean, 60 lagunentzako lekua duen aterpetxe berri bat inauguratu dute aurten Iruñean.

Hala ere, Caritas Iruña-Tutera bildu dituen datuen arabera azken urteotan gora egin du etxerik gabeko pertsonen kopurua Nafarroan, eta 2023an etxerik gabeko 576 pertsona artatu dituztela adierazi dute. Caritasek egoera administratibo irregularrean artatutako pertsonen kopurua handitu egin dela nabarmendu du, ia %30 2023an, oso portzentai haundia 2015ko datuekin alderatura %9,5 izan zirenak. Artatutakoen artean, prestakuntza duten pertsonen ehuneko handia dago – %21,57 Goi Mailako Batxilergoarekin eta %12 diplomaturak, lizentziaturak edo doktoretzak dituztenak –. Nafarroa etxerik gabeko pertsona gehien zituen hirugarren erkidegoa izan zen 2022an. Urte horretako maiatzean, Caritasek San Miguel Zentroa aldi baterako ixtea erabaki zuen, bertara joaten ziren pertsonen kopuruak gainezka egiten zuelako, eta lokala San Anton kalean irekitzea erabaki zuten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal