Europol-ek Euskal Herriko eta Herrialde Katalaneko independentismoa kriminalizatzen ditu


Polizia espainolaren Europoleko unitate nazionala, poliziaren zuzendari generalak eta barne ministroak kudeatzen dutena, bi herrialdeen nazio askapen mugimenduak sartu dituzte Europolek egiten duen txosten anualean.
Agentzia europarraren arabera independentismoa espainarren, estatuaren eta haren instituzioen eta kapitalismoaren kontrako mezuak zabaltzen dute eta era berean mugimendu aktibo eta biolento bezala katalogatu dute bi herrialdeko independentismoa. Era berean ere aipatzen dute ETAko militante bati inposatutako kondena bat 2022an, 69 urtekoa, eta beste atxiloketa bat heman zena Euskal Herrian erakundeari propaganda egitea leporatuta. Geroago baita ere seinalatzen dute borroka ekonomiko eta sozialaren “erabilera” talde hauen partetik klase xumeetan eragina izateko, ezker muturreko diskurtsoarekin konparatuz.
Txosten honetan ez dira bakarrik espainar estatuko nazio askapen mugimenduak agertzen, izan ere, Korsikako,PKK-ko eta beste mugimendu independentistak ere aipatzen dira terrorismoarekin lotuz. Beste aldetik ezker muturreko taldeak eta talde anarkistak era luzean agertzen dira txostenaren beste sekzio batean hauek ere kriminalizatuz beste urte batzuetan egin duten bezala.