lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fE7s

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

13/03/2017 :: Nafarroa, Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Ante el encarcelamiento de los tres jóvenes

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Algunos cuentan que la manifestación es de “ATA”...¿Para que inventar nuevos enemigos si estirando el chicle de “ATA” tenemos un montón de trabajo adelantado?

[Euskara]

Hiru gazteen espetxeratzearen aurrean


Poliziak Iruñean eragindako istiluen ondorioz atxilotutako Oreretako lau gazteetatik hiru kartzelara bidali ditu Iruñeko 4. instrukzio epaitegiak. Eraso larri honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi ahi du:

Gure mugimenduak erabateko babesa eta elkartasuna erakutsi nahi die atxilotuei eta beraien senideei eta, atzo egin genuen bezala, gaur ere haien berehalako askatasuna galdegin nahi dugu.

Larunbatean Iruñean deitutako manifestazioak errepresio kasuak salatzea zuen helburu. Bertan agertu ziren errepresioa erabiltzen dutenak herriaren manifestazio eskubidea zapuztera. Bertan agertu ziren herri mugimenduaren aurkako biolentzia etengabea erabiltzen dutenak haien baimenik gabe inor ezin duela txintik esan argi uztera.

Baina larunbatean, egunerokotasunean jazarriak, mehatxatuak, jipoituak, irainduak, isunduak, isilaraziak eta mespretxatuak direnak, haien egoera salatzeko zeukaten erabakitasuna eta irmotasuna erakutsi zuten, erasotzaileei aurre eginez eta desobedientziaren benetako esanahia modu praktikoan azalduz. Barrikadaren alde batean herri mugimendua, bestean polizia eta bere jarduera errepresiboa babesten duten politikari eta komunikabideak.

Hortik aurrera, Euskal Herrian aski ezaguna egiten zaigun egoera bat bizi izan dugu. Poliziak lau gazte atxilotzen ditu, berdin zaiolarik taberna batean dauden ala paseo bat ematen, izan ere badaukate komunikabideen laguntza gezur polizialei bide emateko. Antzezlana badago martxan eta aktore bakoitzak bere papera fideltasunez betetzen du herri mugimendua kriminalizatzeko eta istorioaren “maltzurra” urkamendian buka dezan.

Batzuek kontatzen dute manifestazioa “ATA”rena dela “Errepresioari autodefentsa” dinamika herrikoiarena dela jakin arren, baina zertarako asmatu etsai berri bat “ATA”ren txiklea luzatuz lan mordoa aurreratuta badago? Beste batzuek autodefentsarako eskubideari zilegitasuna kentzen diote euren agirien bitartez eta Burger King bezalako ostalariei erakusten diete elkartasuna, horrelako merkatal-kate esplotatzaileari harriak botatzea auzokideei eraso egitea dela sinestarazi nahian. Okela puntu-puntuan dago.

Azkenik, epaileak eta fiskalak datoz, komunikabide eta alderdien laguntzarekin poliziak egindako fikziozko informeari sinesgarritasun osoa emateko, “terrorismo” hitza gaineratzeko eta diren txakur onen gisara, harrapakina Madrilgo jabeei entregatzeko gazte hauen etorkizuna erabaki dezaten. Zesar berriek hatz lodia gora ala behera jarriko dute, bere publikoak eskatzen duenari kasu eginez.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ez dauka zalantzarik barrikadaren zein aldetan dagoen, betikoan hain zuzen ere, herri mugimenduaren alde eta errepresioaren aurka. Preso politiko berriak sortu dira gaurkoan. Errepresioa dagoen bitartean erantzuna egongo da eta erantzuna dagoen bitartean preso berriak sortzeko aukera. Hori dela eta, gure apustuan berresten gara.

Amnistia osoa da, errepresio sozialik eta nazionalik egongo ez den errepresaliaturik gabeko Euskal Herri gisa ulertuta, inoiz preso politiko gehiagorik ez sortzea bermatuko digun aterabide bakarra.


Bukatzeko, bat egiten dugu “Errepresioari autodefentsa” dinamikak gazte hauen askatasuna exijitzeko Oreretako udaletxe plazan, 19:00etan, deitutako mobilizazioarekin, zein hurrengo egunetan dinamika horrek deitzen dituen guztiekin ere. Errepresioari autodefentsa!
Euskal Herria, 2017ko martxoaren 12a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

________________

[Castellano]

Ante el encarcelamiento de los tres jóvenes

El juzgado de instrucción número 4 de Iruñea ha enviado a prisión a tres de los cuatro jóvenes detenidos como consecuencia de los altercados provocados por la policía en esta ciudad. Ante este grave ataque, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar lo siguiente:

Nuestro movimiento quiere mostrar su total apoyo y su solidaridad a los detenidos y a sus familiares y, al igual que ayer, queremos exigir su inmediata liberación.

La manifestación convocada el sábado en Iruñea tenía el objetivo de denunciar los casos de represión. Allí aparecieron quienes emplean la represión para truncar el derecho de manifestación. Allí aparecieron los que constantemente usan la violencia contra el pueblo para dejar claro que sin su permiso nadie puede decir ni mu.

Pero el sábado, quienes en el día a día son perseguid@s, amenazad@s, apalead@s, insultad@s, multad@s, acallad@s y despreciad@s, demostraron su determinación y firmeza para denunciar su situación, haciendo frente a los represores y explicando de un modo práctico el verdadero significado de la desobediencia. A un lado de la barricada el movimiento popular, al otro la policía y los políticos y medios de comunicación que defienden su actividad represiva.

De ahí en adelante, hemos vivido una situación que en Euskal Herria es de sobra conocida. La policía detiene a cuatro jóvenes, dándole igual si están en un bar o si están de paseo, ya que tiene la ayuda de los medios de comunicación para abrirle paso a la mentira. La obra de teatro ya está en marcha y cada actor cumple con fidelidad su papel para poder criminalizar al movimiento popular y que el “malo” de la historieta termine en el cadalso.

Algunos cuentan que la manifestación es de “ATA”, a pesar de saber que es de la dinámica popular “Errepresioari autodefentsa” pero, ¿para que inventar nuevos enemigos si estirando el chicle de “ATA” tenemos un montón de trabajo adelantado? Otros le quitan legitimidad al derecho de autodefensa por medio de sus comunicados y se solidarizan con hosteleros como el Burger King, queriendo hacer creer que tirar piedras a una cadena comercial de explotadores como esa es atacar a los vecinos. La carne empieza a estar en su punto.

Por último vienen los jueces y fiscales para dar credibilidad absoluta al informe ficticio elaborado por la policía con ayuda de políticos y medios de comunicación, para añadirle la palabra “terrorismo” y, como buenos perros que son, para entregarle la presa a sus amos de Madrid y que estos decidan el futuro de estos jóvenes. Los nuevos césares pondrán el pulgar hacia arriba o hacia abajo, haciendo caso a lo que su público pida.

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión no tiene duda del lado de la barricada en el que está, exactamente en el de siempre, a favor del movimiento popular y en contra de la represión. Hoy se han creado nuevos presos políticos.
Mientras haya represión habrá respuesta y mientras haya respuesta posibilidad de producirse nuevos presos políticos. Por ello, nos reafirmamos en nuestra apuesta.

La única salida que nos garantizará que nunca se vuelvan a producir nuevos presos es la amnistía, entendida ésta como esa Euskal Herria sin represaliados en la que no existirá ni la represión social ni la represión nacional.

Para terminar, nos adherimos a la movilización convocada por la dinámica “Errepresioari autodefentsa” para exigir la libertad de estos jóvenes, y que comenzará a las 19:00 en el ayuntamiento de Orereta. Igualmente, también nos adherimos a todas las movilizaciones que esta dinámica convoque durante los próximos días. ¡Ante la represión autodefensa!


En Euskal Herria, a 13 de marzo de 2017.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fE7s

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal