lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fL0A

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

13/06/2018 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Asalto policial al local “Kaleko Eskola”

x Kaleko Eskola
Mediante este escrito, queremos denunciar con contundencia un ataque represivo sucedido en el local de Kaleko Eskola, situado en la calle Mayor de Tolosa

[Euskara]

Idatzi honekin irmoki salatu nahi dugu aurreko ostiral arratsaldean kale nagusian kokatzen den Kaleko Eskolan jasan behar izan genuen errepresio erasoa.

Bertan zenbait gazte bilera bat egiten ari ginen, eta atea irekita genuen eguraldi ona egiten zuela eta. Bat-batean, inongo baimenik edo abisurik gabe, 5 ertzainez osaturiko patruila bat lokal barrura sartu zen.

Baimenik ba al zuten galdetu, eta beharrik ez zeukatela handikeriaz esan ziguten, beraiek direla autoritatea argi utzi nahian. Lokalaren goiko etxebizitzen kontu batengatik omen zetozen eta guk garbi utzi genien lokalak ez zuela zerikusirik goiko etxebizitzekin. Beraiek, hala eta guztiz ere, bortizkeriaz guztiak identifikatzen hasi ziren. Bitartean, ohikoa duten jarrera txulo eta biolentoaz bertako gazteak umilatzen saiatu ziren, zenbait militanteri buruzko kontu pertsonalak komentatuz, eta edozein erantzun isilaraziz, mehatxu bidez.

Errepresio kasu hau, Euskal Herri guztian zehar gertatzen ari diren beste zenbaiten txapel berean sartzen ditugu. Altsasuko kasua, M11-koa, Tolosan bertan bizitako Gazteak Kaleanen ingurukoa, Tolosako Gazte Asanbladaren aurkako erasoak, preso ohiei egindako embargoak eta beste ehundaka kasu, hau guztia ez dela gauza isolatu bat, hau guztia, estatu burgesaren adar polizialak eragindako erasoak dira, klase interes batzuk babesteko asmo zuzena dutenak.

Kaleko Eskolako erabiltzaile garen lau eragileok, argi adierazi nahi dugu arazo hau ez dela koiunturala, ez dela nahikoa kolore bateko edo besteko gobernu, polizia edo estatu bat seinalatzearekin. Dominazio sistema kapitalistan, poliziaren papera zehatza da eta beraien jardunaren ardatza honakoa da: langileen egunerokotasuneko esplotazioak oztoporik gabe jarraitu dezan, ordena sozial kapitalista mantentzea, eta hori kolokan jartzeko gai den edozein kolektibori, ahalik eta azkarren hankak moztea, horretarako gehienbat biolentzia eta beldurra erabiliaz. Ez da posible zapalkuntzan eta esplotazioan oinarrituriko sistema ekonomiko bat, zapalduak altxatzea ekiditeko tresna errepresiborik gabe.

Polizia guztiak, legearen bizkarzain diren momentutik, klase burgesaren defendatzaile besterik ez dira, legedia ez delako neutroa eta boterean duden putre gutxi batzuen mesedeetara bai dago. Zaku honetan, funtsean, paper berdina dute ertzainak, munizipalak edo eta guardia zibilak. Bakoitzak bere lan esparrutik bada ere, eta beraien artean funtzioen banaketa bat ematen bada ere, eginkizun berdina gauzatzen duten autoritateak dira.

Bukatzeko, kasu errepresiboak salatzeko mobilizazio guztietara dei egiten zaituztegu, eta gehien bat, inguruko mugimendu sozialetan antolatu eta borrokatzea. Soilik autogestioan oinarritzen diren, botere burgesarekin konfrontatzen duten eta zapalduon interes errealetara egokitzen diren praktikak bermatu dezaketelako honelako egoerak ekiditea. Badakigulako, egoera hauek ekiditeko gaitasuna irabazi beharra dugula eta hau soilik eguneroko lanaz eta borrokaz lortu daiteke.

Funtsean, klase zapaldu bezala, gure bizitza gure kabuz antolatzen hasi beharra daukagu, zapaltzen gaituen sistema konfrontatzeko ahalmena irabaziz.

Indignaziotik antolakuntzara salto egiteko ordua da, etxeko sofatik kalera, esatetik egitera, elkartasunetik konpromisora, eta batez ere, etsaiari amen egitetik etsaiari aurre egitera.

Firmatzaileak, Kaleko Eskolako erabiltzaileak: Tolosako Gazte Asanblada, Tolosaldeako Ikasle Abertzaleak, Tolosako Neska Taldea eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Castellano:

Mediante este escrito, queremos denunciar con contundencia un ataque represivo sucedido en el local de Kaleko Eskola( Escuela de calle), situado en la calle Mayor.

En él, nos encontrábamos algunos jóvenes mantenimiento una reunión. La puerta estaba abierta, puesto que hacía buen tiempo. De pronto, sin avisar ni permiso alguno,una patrulla compuesta por cinco ertzainas entró al local. Les preguntamos si tenían permiso y con gran arrogancia nos repondieron que no lo necesitaban, queriendo dejar claro que ellos eran la autoridad. Venían por algo relacionado con los pisos situados sobre el local y nosotros les dejamos claro que el local nada tiiene que ver con esas viviendas. Aún así, empezaron a identificarnos a todos con violencia. Mientras, intentaron humillarnos con la chulería y violencia que les caracteriza, comentando ciertos aspectos personales de algunos militantes y silenciando cualquier intento de respuesta mediante amenazas.

Éste caso represivo, lo enmarcamos junto con otros muchos que están sucediendo a lo largo de Euskal Herria. El caso de Altsasu. El de M11, lo vivido por los jóvenes de Gazteak Kalean en la misma Tolosa. Los ataques a la Gazte Asanblada. Los embargos a ex-presos y cientos de casos más. Todo esto no es algo aislado. Todo esto, son ataques perpetrados por la rama armada del estado burgués, que tienen por objetivo salvaguardar ciertos intereses de clase.

Los cuatro movimientos que usamos Kaleko Eskola, queremos expresar claramente que éste no es un problema coyuntural. Que no basta con señalar a un estado, policía o gobierno de un color u otro. En el sistema de dominación capitalista, el papel de la policía es preciso y el eje en torno a su labor es el siguiente: para que la explotación cotidiana de la clase trabajadora continúe y mantener el orden social capitalista, cortar rápidamente las piernas de cualquier colectivo que pueda ponerlo entredicho, utilizando mayormente la violencia y el miedo para ello. No es posible un sistema económico basado en la explotación y la opresión sin una herramienta represora que impida alzarse al oprimido. Todas las policías, desde el momento en que son guardianes de la ley, no son más que defensoras de la clase burguesa,puesto que la legalidad no es neutral y está al servicio de unos cuantos buitres con poder. En este saco, en definitiva, los municipales, guardias civiles o ertzainas, tienen el mismo papel. Cada cual en su área de trabajo y aún dándose entre ellos un reparto de tareas, son autoridades que desempeñan una misma función.

Para terminar, hacemos un llamamiento a participar en cualquier acto que denuncie acciones represivas y, sobre todo, a organizarse y luchar en cualquier movimiento social de la zona. Solamente las prácticas basadas en la autogestión, la confrontación con el poder burgués y que se adecúen a las necesidades reales de los oprimidos, pueden garantizar que se eviten este tipo de situaciones.

Porque sabemos que para evitar estas situaciones, hay que ganar en capacidad y esto sólo se logra mediante el trabajo diario y la lucha. En definitiva,como clase oprimida, debemos empezar a organizar nuestra vida por nuestra cuenta, ganando capacidad para confrontar al sistema que nos oprime.

Es hora de saltar de la indignación a la organización,del sofá de casa a la calle. De decirlo a hacerlo. De la solidaridad al compromiso y, sobre todo, de acatar al enemigo a combatirlo.

Firmantes, usuarios de Kaleko Eskola. Tolosako Gazte Asanblada. Tolosaldeko Ikasle Abertzaleak. Tolosako Neska Taldea y Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fL0A

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal