lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eZ4G

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

08/06/2016 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Aurrerantz

x Aurrerantz
Ante la situación por la que atraviesa actualmente Euskal Herria y la Izquierda Abertzale nos hemos reunido para exponer nuestras experiencias,análisis y perspectivas en común

[Euskara]

Aurrerantz

Ezker abertzalearen militanteok gara, gazteok eta nagusiok, betiere Euskal Herria sozialista eta independente, euskaldun, feminista eta ekologistaren alde borrokatu garenok. Gure militantzia iraultzailea Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren hainbat erakunde eta kolektibotan eraman dugu aurrera, norberak egokitzat jo duen erakundean, hain zuzen ere.

Euskal Herriak eta Ezker Abertzaleak gaur egun bizi duten egoera ikusita, bildu egin gara geure bizipenak, azterketak eta ikuspegiak elkarri azaltzeko. Gure lan, indar, gogoeta eta esperientzia Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren zerbitzuan jarri nahi ditugu.

Berrogeita hamar urtez baino gehiagoz gogor borrokatu ondoren, lortu dugu Euskal Herriak existitzen jarraitzea, euskarak bizirik irautea, klaseko kontzientzia nazionala euskal herriarengan errotzea; lortu dugu Ama Lurraren suntsipena eragoztea, feminismoak aurrera egitea, eta beste borroka askok Estatu zapaltzaileen eta kapitalismoaren aurka jo ta ke jarraitzea; nolanahi ere, zapalketa nazionalak, klasekoak eta patriarkalak hor diraute indarrean.

Espainiak eta Frantziak proiektu sozialista eta independentista oro garatzea eragozten diote euskal nazioari. Euskal Herriak pairatzen duen zapalketa estatu horietako burgesien interesek gidatua da; izan ere, europar proiektuaren baitan, interes horiek inposatu egiten dituzte beren onerako eta herri-klaseen kontra, batez ere emakumeen eta gazteen kontra. Inposatu nahi diguten etorkizuna XIX. mendeko bizi-baldintzen antzekoa da: langabezia, miseria, bazterketa, derrigorrezko emigrazioa, terrore patriarkala, alienazioa, nagusien boterea, planetaren agorpena, nazio zapalduen genozidio kultural eta linguistikoa… Hori da demokrazia burgesa.

Duela zazpi urtetik hona –gutxi gorabehera-, ezker abertzaleak Euskal Herriak pairatzen duen egoera horren aurka borrokatzeko eraman duen estrategia ofiziala porrot galanta izan da, agerian geratu den bezala. Borroka instituzionala herri-borrokaren gainetik lehenestea, langile- eta herri-mugimendua ahulduz, “efikazia” politiko burokratikoa praktikatzea, alderdiaren forma hartuta, oportunismora eta taktizismora lerratuz; aldebatekotasuna erabiltzea, inposatutako legeak onartuz eta betez, eta abar. Estrategia horrek erabateko porrotera eramaten gaitu zuzenean. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela lan egitea eta borrokatzea politika hori aldatzeko; beharrezkotzat jotzen dugu, halaber, Zutik Euskal Herriaren aurretik ezker abertzalearen oinarrian egon diren ildo estrategikoak berreskuratzea, oraingo baldintzetara egokituz. Ezin da estrategiarik planteatu kapitalismoaren oraingo baldintzak kontuan hartu gabe. Ez da egon eta ez dago “ongizate” Estaturik, eta horren promesa egiten duen proiektu sozialdemokrata oro herria engainatzen ari da.

Estrategia sozialdemokrata hori krisian sartu da, eta militante abertzale eta sozialisten itxaropenak betetzen ez dituenez, berregokitze-prozesu bat jarri da martxan: Abian eztabaida.

Abian eztabaidaren hasierak itxaropen handiak piztu zituen; horregatik, Ezker Abertzaletik edo beraren ingurunetik urrundutako hainbat militante berriz ere elkartu ziren, eztabaidan parte hartzeko.
Pertsona askok beren kritikak aurkezteko aukera ikusi zuten, Zutik Euskal Herria eztabaidaren unean ez bezala, garai hartan ezin izan baitzuten horrelako kritikarik egin. Bestalde, Zutik Euskal Herriarekin eta Sorturekin ados egon ziren beste pertsona batzuek, alderdi horren deriba erreformista ikusita, eztabaida ireki bat egin nahi zuten, gai guztiez hitz egin ahal izateko eta Ezker Abertzalearen benetako funtsa osatzen duten ikuspegi guztiak planteatzeko. Pertsona askok pentsatu zuten Abian eztabaidatik eragina izan zezaketela Ezker Abertzaleak behar dituen ildo politikoan eta antolatze-forman; beste batzuek, aldiz, mesfidantzaz ikusten zuten bide hori.

Lehenengo eztabaidan, 9.000 pertsonak parte hartu zuten modu aktiboan, eta Sorturen ildo politikoan ikusten zituzten arazo ugari plazaratu zituzten eta 800 ekarpenetan islatu. Bigarren fasean, Sorturen kopuru ofizialen arabera, 4.782 pertsonak parte hartu zuten. Eta eztabaidaren azken fasean, datu ofizialen arabera, 3.059 pertsonak parte hartu zuten. Parte-hartzearen beherakada hori ikusita, pentsatzen dugu eztabaidarako planteatu zen metodologia tesi ofizialetarako soilik zela erabilgarria; izan ere, benetako autokritika baztertuta, kritikatzen omen zuten politika indartu egiten zuten.

Errealitatean, txosten ofizialak jasotako % 80ko sostengua datu faltsu bat da, zeren ez baita ezker abertzalearen % 80, baizik eta Abian eztabaida amaierara arte jarraitu duen gutxiengoarena, hau da, oso ehuneko txikia.

Abian eztabaida mesfidantzaz ikustera bultzatzen gaituen azkeneko arrazoia da “eztabaida” egiten zen bitartean oinarriekin adostuta ez zeuden akordio estrategikoak egin direla. Adibide deigarrienetako batzuk, baina ez bakarrak, honako hauek dira: Segurako auziaren inguruan Estatuarekin egindako akordioa; EAEko Etxebizitzaren Legea PSE-EE eta UPDrekin onartu izana; Udalbiltza indarrik gabe utzi izana, EAJrekin Eudelen adostutakoaren bidez; eta Udal Legea EAJrekin onartu izana. Beste akordio batzuk ere aipatu genitzake, hala nola Arabako Aldundiaren 2016ko Aurrekontuen onarpena, eta Gasteizko Udalekoak, EAJ-PSErekin. Horiek eta beste akordio batzuek nabarmen murrizten dituzte independentzia eta sozialismorantz aurrera egiteko aukerak.

Abian eztabaidaren edukiari eta egindako ekarpenei dagokienez, lau izan dira ildo nagusiak:

Desobedientzia – erreboltarako eskubidea.

Preso politikoen amnistiaren aldeko herri-mugimendua.

Zuzendaritza kolektiboa, mugimendu eredua.

Herri-mugimendua indartzea eta garatzea, euskal Estatua eraikitzeko prozesu sozialista eta independentistaren oinarri gisa.

 

Puntu horien inguruan ez da zuzenketa bat bera ere onartu, eta hori atzerapauso nabaria da Ezker Abertzaleak iraganean izan dituen ildo estrategikoen eta konstanteen ikuspuntutik.

Lehenengo puntuaren gaia, desobedientzia, funtsezkoa da borroka-prozesuetan, eta zehazki euskal herriaren borrokan.
Desobedientzia aktiboaz hitz egiten dugu, horren ondorio guztiekin.
Desobedientzia horrek ez du inolako zerikusirik pazifismoarekin, zeren azken batean zapaltzaileei aurre egitera eramaten baitu; desobedientzia erreboltarako eskubide gisa erabilita, etsaiari aurre egiteko une bakoitzean egokitzat jotzen diren borroka-metodoak erabiliz. Tesi ofizialek gehienez onartu dutena izan da desobedientzia zibilaz hitz egitea, baina hitz egin baino ez dute egin, praxira ezer ere eraman gabe.

Bigarrena ere ez da onartu: preso politikoen amnistiaren aldeko herri-mugimendu bat eratzea Sortutik kanpo. Euskal preso politikoen amnistiaren aldeko borrokaren zabaltasuna eta aberastasuna bakarrik jaso daitezke baldin eta borroka hori bideratzen duen erakundea alderditik kanpo antolatutako herri-mugimendu zabal bat bada, azkeneko helburu berberekin baina funtzionamendu independentearekin. Mugimendu hori are beharrezkoagoa da espainiar eta frantziar Estatuak neurri errepresiboak inposatu eta biderkatzen ari direlako. Norabide horretan lan egin nahi ez izatea amnistiaren aldeko borroka itotzea da.

Hirugarrena, zuzendaritza kolektiboa, mugimendu eredua. Langile-klasearen borrokaren historiak erakutsi duenez, guztia zentralizatu nahi denean ez dago herri-mugimendu aberatsik, baizik eta alderdiaren transmisio-kateak, azkenean herri-erakundeak itotzen dituztenak. V.
Asanbladatik atera ditzakegun irakaspenak, eta euskal herriaren azken berrogeita hamar urteetako borrokaren esperientziak erakutsi duena da mugimendu moduko erakunde bat dela beharrezkoa, herri-borroken aberastasuna jasotzeko; bertan, bada batasuna estrategiaren ikuspuntutik, baina aldi berean herri-mugimendu bakoitzak badu independentzia bere borrokan.

Azken puntuari dagokionez: herri-mugimendu bat indartzea eta garatzea euskal Estatua eraikitzeko prozesu sozialista eta independentistaren oinarri gisa, funtsezko puntu bat da herri-borroken antolaketarako. Guztia alderdi batetik edo Sortu, LAB eta Ernai biltzen dituen erakunde batetik pasatu nahi izatea herri-mugimenduak dituen aukera guztiak mugatzea eta itotzea da.

Abian eztabaidaren emaitza horren aurrean, uste dugu V. Asanbladaren esperientziak jaso behar ditugula, hortxe baitago ENAM izan denaren ibileraren hasiera; ibilera hori borrokaz josita egon da, batzuk arrakastatsuak eta beste batzuk ez, baina lezioak ateratzeko aukera eskaini digute, beste une eta egoera batzuetan aplikatzeko, eta uste dugu baliagarriak izango zaizkigula orain ere aurrera egiteko.

V.
Asanbladatik funtsezko nozioak atera ditugu, alegia, gure herriaren borrokari jauzi kualitatibo bat ekarri zioten nozioak: zapalketa nazional ezin adiskidetuzko kontraesan bat da; beste nozio bat esplotazio kapitalista da; emakumeek zapalketa hirukoitza pairatzen dute: nazionala, klasekoa eta patriarkala; erreboltarako eskubidea, horren zentzu guztietan; prestakuntza, eztabaida, praxi, kritika eta autokritikaren beharra; Euskal Herria klase-borrokaren esparru autonomo gisa; euskal herri langilea subjektu iraultzaile gisa; klase-kontzientzia nazionala eta nazionalismo iraultzailea. Euskal herri langilearen borroka ez da iraultza demokratiko bat egiteko, iraultza sozialista bat egiteko baizik. Iraultza horren subjektu aktiboa Euskal Herri Langilea da, eta haren antolaketa ez da alderdi klasiko bat; aitzitik, mugimendua da behar duen forma.

Une honetan, gure ustez, ezerezean gera daiteke azken berrogeita hamar urteotako borroka; edo, aldiz, berretsi egin daiteke, Ezker Abertzalea berrantolatuz eta Euskal Errepublika Sozialistarantz aurrera eginez.

Ezker Abertzalearen oraingo zuzendaritzaren erreformismoa eta oraingo ahulezia ideologikoa direla medio, orain dela urte batzuk argi zeuden zenbait kontzeptu bazterrean edo ezkutuan utzi dira, eta horien ordez kontzeptu lausoak eta pentsaera ahulekoak sartzen dizkigute mordoxka, ideologia moduan, langile-klasearen edukirik gabe, baizik eta guztiz kontrakoarekin: hiritartasuna, demokrazia –demokrazia norentzat den ondo jakin gabe-, Estatua neutrala den zerbait bezala aurkeztu, prestakuntza alde batera utzi… gizartea erreforma hutsez eta zapalketei etekina ateratzen dietenen oniritziarekin eraldatu daitekeela “pentsatzea”. Kontua da galdera honi erantzutea: norena da Euskal Herria, euskal herri langilearena ala kapitalarena?

Horregatik guztiagatik, testu hau hedatzera eta eztabaidatzera deitzen dugu, berriki argitaratu diren beste testu batzuekin batera, bizi dugun egoera historiko zaila bistatik galdu gabe; izan ere, egoera historiko honek masa zapalduak berpiztera eraman gaitzake eta gure antzeko kolektiboekin kontaktatzera, elkartzen gaituzten puntuak bilatzeko eta horien inguruan batzeko. Egia da lan hori oztopa dezakeen garai batean sartzen ari garela, hots, hauteskunde-garaian: espainiar hauteskundeak (ekaina), EAEko hauteskunde estatutarioak (urria); hala eta guztiz ere, aurkitu ditzakegun zailtasunak gorabehera, gure planteamendua da koiuntura honetatik koordinatuta irtetea eta aurrera egitea Askapen Nazionaleko Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen eraikuntzan.

2016ko ekainaren 6an

Aurrerantz

 

________________

 

[Castellano]

AURRERANTZ

Somos militantes de la Izquierda Abertzale, jóvenes y mayores, que siempre hemos luchado por una Euskal Herria socialista e independiente, euskaldun, feminista y ecologista. Nuestra militancia revolucionaria la hemos realizado en diversas organizaciones y colectivos del Movimiento Vasco de Liberación Nacional, cada cual en la que ha creído más conveniente.

Ante la situación por la que atraviesa actualmente Euskal Herria y la Izquierda Abertzale nos hemos reunido para exponer nuestras experiencias, análisis y perspectivas en común. Nuestro trabajo, fuerza, reflexión y experiencia las queremos poner al servicio de la lucha por la liberación nacional y social de Euskal Herria.

Tras más de cincuenta años de dura lucha hemos conseguido que Euskal Herria siga existiendo, que el euskara siga vivo, que la conciencia nacional de clase haya prendido en el pueblo vasco, que no hayan acabado con la Ama Lurra, que el feminismo haya avanzado y que muchas otras luchas continúen dando la batalla a los Estados opresores y al capitalismo, pero las opresiones nacional, de clase, patriarcal, continúan vigentes.

España y Francia impiden a la nación vasca desarrollar cualquier proyecto socialista y de independencia. La opresión que sufre Euskal Herria está marcada por los intereses de las respectivas burguesías que en el proyecto europeo imponen en su propio beneficio y en contra de las clases populares, especialmente contra las mujeres y la juventud. El futuro que nos quieren imponer se asemeja a las condiciones de vida del siglo XIX: paro, miseria, exclusión, emigración forzada, terror patriarcal, alienación, poder adulto, agotamiento del planeta, genocidio cultural y lingüístico de las naciones oprimidas… Esta es la democracia burguesa.

La estrategia oficial de la izquierda abertzale desde hace 7 años, más o menos, para luchar contra esta situación en la que se encuentra Euskal Herria ha demostrado ser un total fracaso. Primar la lucha institucional sobre la lucha popular, debilitando el movimiento obrero y popular; practicar un tipo de «eficacia» política burocrática mediante la forma partido, cayendo en el oportunismo y el tacticismo; utilizar la unilateralidad aceptando y cumpliendo las leyes impuestas, etc. Esta estrategia nos lleva directamente al más absoluto de los fracasos. Por eso creemos que es necesario trabajar y luchar para cambiar esta política y retomar, adecuándolas a las condiciones actuales, las líneas estratégicas que han sido la base de la izquierda abertzale antes de Zutik Euskal Herria. No se puede plantear una estrategia sin tener en cuenta las condiciones del capitalismo actual. No hubo ni habrá Estado de «bienestar» y cualquier proyecto socialdemócrata que lo prometa está engañando al pueblo.

Esta estrategia socialdemócrata ha entrado en crisis y al no cumplir con las expectativas de la militancia abertzale y socialista se pone en marcha un proceso de readecuación: el debate Abian.

El inicio del debate Abian suscitó muchas esperanzas, lo que llevó a que militantes que se habían separado de la Izquierda Abertzale o de su entorno se reunieran para participar en el debate. Muchas personas vieron la posibilidad de realizar todas las críticas que en su momento fue imposible hacer durante el debate de Zutik Euskal Herria.
Otras personas que sí estuvieron de acuerdo en su momento con Zutik Euskal Herria y con Sortu, ante la deriva reformista de este partido querían y deseaban realizar un debate abierto en el que se pudiera hablar de todo y plantear todas las visiones que constituyen la verdadera Izquierda Abertzale. Muchas personas vieron la posibilidad de influir desde el debate Abian en la línea política y en el tipo de organización que la Izquierda Abertzale necesita, aunque muchas otras ya desconfiaban de este camino.

En el primer debate participaron activamente unas 9.000 personas, planteando gran cantidad de problemas existentes en la línea política de Sortu, que se plasmaron en 800 aportaciones. En la segunda fase participaron, según cifras oficiales de Sortu, 4.782.
En la última parte del debate asistieron, según datos oficiales, 3.059 personas. La participación cada vez más escasa nos lleva a pensar que la metodología planteada solo era útil para las tesis oficiales, que huyendo de cualquier autocrítica real, reforzaban la política que decían criticar.

En realidad el 80% de apoyo a la ponencia oficial es un dato falso, puesto que no es el 80% de la izquierda abertzale, es el de la minoría que ha seguido hasta el final el debate Abian, o sea que es un porcentaje extremadamente bajo.

La razón última que hace desconfiar del proceso de debate Abian es que mientras se daba el «debate», ha habido acuerdos estratégicos no acordados con las bases. Algunos de los ejemplos más llamativos, pero no los únicos, son: el acuerdo con el Estado del tema de Segura, la aprobación con el PSE-EE y UPD de la Ley de Vivienda en la CAV, la anulación de Udalbiltza mediante el acuerdo con el PNV de Eudel y la aprobación con el PNV de la Ley Municipal. Podríamos hablar de más acuerdos como, por ejemplo, la aprobación de los Presupuestos del 2016 de la Diputación de Araba y de los del Ayuntamiento de Gasteiz con el PNV-PSE. Estos y otros acuerdos restringen seriamente las posibilidades de avanzar hacia el socialismo y la independencia.

En relación al contenido del debate Abian y a las aportaciones realizadas, cuatro lineas han sido fundamentales:

Desobediencia – derecho a la rebelión.

Movimiento popular por la amnistía de los y las presas políticas.

Dirección colectiva, modelo de movimiento.

Fortalecimiento y desarrollo de un movimiento popular como base del proceso socialista e independentista de construcción del Estado vasco.

Ninguna de las enmiendas sobre estos puntos ha sido aprobada lo que representa un gran paso hacia atrás respecto a lo que han sido las líneas estratégicas y constantes de la Izquierda Abertzale.

El tema del primer punto, la desobedienciaes fundamental en los procesos de lucha y en concreto en la lucha del pueblo vasco. Hablamos de una desobediencia activa con todas sus consecuencias. Esta desobediencia no tiene nada que ver con el pacifismo, puesto que en última instancia lleva a enfrentarse con los opresores, desobediencia ejercida como derecho a la rebelión, utilizando los métodos de lucha que se piensen necesarios en cada momento para combatir al enemigo. A lo máximo que han llegado las tesis oficiales es a hablar de desobediencia civil, pero solo han hablado, en ningún momento se ha llevado nada a la práctica.

El segundo, la necesidad de crear un movimiento popular por la amnistía de los y las presas políticasdiferenciada de Sortu tampoco ha sido aprobada. La amplitud y la riqueza de la lucha por la amnistía de los y las presas políticas vascas solo puede recogerse si la organización que canaliza esta lucha es a través de un amplio movimiento popular organizado fuera del partido, con un entronque respecto a los objetivos finales, pero con independencia de funcionamiento. Este movimiento es tanto o más necesario cuanto que los Estados español y francés imponen y multiplican las medidas represivas. No querer trabajar en ese sentido es ahogar la lucha por la amnistía.

Tercero, dirección colectiva, modelo de movimiento.
La historia de la lucha de la clase trabajadora ha demostrado que cuando se quiere centralizar todo no hay movimiento popular rico, sino correas de transmisión del partido que finalmente ahogan a las organizaciones populares. Las enseñanzas que podemos extraer de la V Asamblea y que la experiencia de la lucha del pueblo vasco en los últimos cincuenta años ha demostrado que es necesario una organización tipo movimiento para recoger la riqueza de las luchas populares, en las que hay una unidad en cuanto a la estrategia, pero al mismo tiempo una independencia de cada movimiento popular en su lucha.

Respecto al último punto: fortalecimiento y desarrollo de un movimiento popularcomo base del proceso socialista e independentista de construcción del Estado vasco es un punto fundamental para la organización de las luchas populares. Querer que todo pase por un partido o una entidad formada por Sortu, LAB y Ernai, es limitar y ahogar todas las posibilidades que tiene el movimiento popular.

Ante este resultado del debate Abian pensamos que debemos recoger las experiencias de la V Asamblea, viendo en ella el inicio de la andadura de lo que ha sido el MLNV, una andadura llena de luchas, victoriosas unas y otras no, pero de las que hemos podido extraer lecciones para aplicarlas en otros momentos y situaciones, y que pensamos nos servirán para avanzar actualmente.

De la V Asamblea hemos extraído nociones fundamentales, que representaron un salto cualitativo, para la lucha de nuestro pueblo: la opresión nacional es una contradicción irreconciliable; la explotación capitalista es otra, las mujeres sufren una triple opresión: nacional, de clase y patriarcal; derecho a la rebelión en todos sus sentidos; necesidad de la formación, del debate, de la praxis y de la crítica y autocrítica, Euskal Herria como marco autónomo de lucha de clases, el pueblo trabajador vasco como sujeto revolucionario, la conciencia nacional de clase y el nacionalismo revolucionario. La lucha del pueblo trabajador vasco no es para realizar una revolución democrática, sino una revolución socialista. El sujeto activo de esta revolución es el Pueblo Trabajador Vasco y su organización no es un partido clásico sino que tiene forma de movimiento.

Pensamos que estamos en un momento en el que se puede desbaratar la lucha de estos últimos cincuenta años o, por el contrario, en el que se puede confirmar, reorganizando la Izquierda Abertzale y avanzando hacia una República Socialista Vasca.

El reformismo de la actual dirección de la Izquierda Abertzale unido a la debilidad ideológica actual ha hecho que conceptos que se tenían claros hace años hayan sido apartados, escondidos, y en su lugar nos inunden con una larga serie de conceptos laxos, del pensamiento débil como ideología, sin contenido de clase trabajadora, sino todo lo contrario: la ciudadanía, democracia sin saber muy bien para quién es la democracia, presentar el Estado como algo neutral, dejar de lado la formación… «pensar» que mediante meras reformas se puede transformar la sociedad con el beneplácito de quienes se benefician de las opresiones. Lo que está en cuestión es responder a la pregunta: ¿de quién es Euskal Herria, del pueblo trabajador vasco o del capital?

Por todo ello, hacemos un llamamiento a dar a conocer este texto y a debatirlo, conjuntamente con otros textos que se han hecho públicos recientemente, sin perder de vista la difícil situación histórica en la que nos encontramos, una situación histórica que puede llevar a una efervescencia de las masas oprimidas, y a entrar en contacto con otros colectivos afines para buscar los puntos que nos unen para trabajar en la confluencia. Es cierto que se está entrando en un periodo que puede dificultar esta tarea, un periodo electoral: elecciones españolas (junio), elecciones estatutarias de la CAV (octubre), pero planteamos que, a pesar de las dificultades que podamos encontrar, salgamos de esta coyuntura coordinados y avanzando en la construcción de la Organización Socialista Revolucionaria Vasca de Liberación Nacional.

Euskal Herria, 2016ko ekainaren 6an

Aurrerantz

 


compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eZ4G

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal