lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eV08

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

11/11/2015 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Azaroak 28 denok Bilbora! / El 28 de noviembre tod@s a Bilbo!!

x Jon Iurrebaso Atutxa eta Sendoa Jurado García
Que cada cual elija sus razones pero busquemos la unidad en torno a esta reivindicación, la amnistía no es algo opcional, sino un objetivo imprescindible para nuestro pueblo

[Euskara]

Azaroak 28 denok Bilbora! Azaroaren 28an halabeharrezko hitzordua daukagu Bilbon euskal errepresaliatu politiko guztientzat amnistia aldarrikatzeko. Amnistiaren aldarrikapena hainbat urtez umezurtz egon eta gero, mugimendu berri baten sorrerak honen inguruko eztabaida piztu du eta amnistiaren esanahiak, ahanzturan gelditzeko zorian zegoen horrek, gaurkotasuna berreskuratu du azken hilabeteotan, kaleetan, batzarretan eta komunikabideetan aspaldiko partez ez zeukan lekua hartuz.


Inolako zalantzarik gabe baieztatu dezakegu preso, iheslari eta deportatu politikoen borroka eta amnistiaren aldeko borroka bat direla, izan ere, errepresaliatuek zerbaiten alde borroka egin bazuten pertsona librez osatutako herri libre baten alde izan baitzen, eta hori bera da defendatzen dugun amnistiak barnebiltzen duena: errepresaliatu politikoen askatasuna eta zapalkuntza nazionala eta sozialaren gainditzea, hots, Euskal Herriaren askatasuna.
Azaroaren 28ko manifestazioa hitzordu garrantzitsua da, ez mobilizazio hori helburu moduan planteatuta, baizik eta gure helburuak lortzen laguntzeko bultzagarri gisa. Manifestazioak balio behar digu azken urteetan ezarri dizkiguten hainbat harresi botatzen hasteko eta amnistiaren aldarria Euskal Herriko ahalik eta herri eta auzo gehienetan presente egotea bultzatzeko, hortxe dagoelako herriaren borroka, kalean eta ez inongo bulego edo moketaren gainean. Euskal Herriko langileok kaleko lokatza zapaltzen hazi eta bizi izan gara eta bertan garatu behar dugu borroka, lagun batek zioen moduan, lokatzetan arrastoa uzten delako.


Zoritxarrez eta azken urteetako bilakaera politikoaren ondorioz, amnistiaren inguruko hainbat azalpen ematen behartuta sentitzen gara. Amnistia ez da utopia bat. Amnistia ez da presorik ez egotea zigorrak bete ostean denak kalean daudelako. Amnistia ez da indultu bat. Amnistia ez da kartzelako Tratamendu Batzordetik pasatzea preso moduan ze ondo portatzen ari zaren azaltzeko. Amnistia ez da zure borrokaz arnegatzea. Amnistia ez da irtenbide indibiduala. Amnistia ez da sakabanaketa bukatzea (guk ere desiratzen dugun zerbait) eta Zaballan preso egotea Estatuek neurri honekin bilatzen zuten etekin politikoa amortizatu dutelako. Amnistia ez da oinperatzen gaituen legedia onartzea.


Amnistia haragi eta hezurrezko pertsonen borondatepean dagoen erabaki politikoa da, lortzeko zaila baina ez ezinezkoa. Amnistia herriek borroka egiteko daukaten eskubidearen onarpena da. Amnistia errepresioari zilegitasuna kentzea da. Amnistia irtenbide kolektiboa da, ez egun eta ordu berean baina bai epe zehatz batean. Amnistia Terrorista abizenak Militante Politiko abizenari lekua uztea da. Amnistia kartzeletan eta deserrian daudenenganako errespetua eta maitasuna da. Amnistia benetako bakea lortzeko berme bakarra da.


Kontziente gara planteatzen ari garenaren zailtasunaz baina berandu da horrelako balorazioetan sartzeko. Badira hamarkada asko herri honek bide zaila eta gogorra hartu zuela eta hainbeste da bide horretan utzi duguna atzera egitea ezinezkoa bihurtzen zaigula. Elkartasunagatik, koherentziagatik, duintasunagatik, arduragatik, betebeharragatik… Bakoitzak bere arrazoiak aukera ditzala baina aldarrikapen honen inguruan batasuna bila dezagun, amnistiaren afera ez delako hautazko kontu bat, gure herriaren biziraupenerako helburu ezinbestekoa baizik.

Azaroak 28 denok Bilbora!

Jon Iurrebaso Atutxa eta Sendoa Jurado García –Amnistiaren aldeko militanteak-

________________

[Castellano]

Azaroak 28 denok Bilbora!

El 28 de noviembre tenemos una cita ineludible en Bilbo para reivindicar la amnistía para todos los represaliados políticos vascos. Tras varios años en los que la reivindicación de la amnistía ha estado huérfana, la creación de un nuevo movimiento ha encendido el debate en torno a ésta y el significado de la amnistía, ese que estaba al borde de quedar en el olvido, ha recobrado actualidad en los últimos meses tomando un sitio que hace tiempo que no tenía en las calles, las asambleas y los medios de comunicación.


Podemos afirmar sin ningún tipo de duda que la lucha de los presos, refugiados y deportados y la lucha por la amnistía forman una misma, ya que si por algo lucharon los represaliados fue a favor de un pueblo libre formado por personas libres, y eso mismo es en lo que se puede resumir el tipo de amnistía que defendemos: la libertad de los represaliados políticos y la superación de la opresión nacional y social, es decir, la libertad de Euskal Herria.


La manifestación del 28 de noviembre es una cita importante, no planteando esta movilización como el objetivo, sino como revulsivo para ayudarnos a conseguir nuestros objetivos. La manifestación debe servirnos para empezar a derribar algunos muros que nos han impuesto en los últimos tiempos y para impulsar que la reclamación de la amnistía esté presente en el máximo de pueblos y barrios posible, porque ahí está la lucha y no en ninguna oficina ni sobre ninguna moqueta. Los trabajadores de Euskal Herria hemos crecido y vivido pisando el barro de las calles y es ahí donde tenemos que desarrollar la lucha, porque como decía un amigo, es en el barro donde se deja huella.


Desafortunadamente y como consecuencia de la evolución política de los últimos años, nos sentimos obligados a dar varias explicaciones en torno a la amnistía. La amnistía no es una utopía. La amnistía no es que no haya presos porque todos están en la calle después de haber cumplido las condenas. La amnistía no es un indulto. La amnistía no es pasar por la Junta de Tratamiento de la cárcel para explicar lo bien que te estás portando como preso. La amnistía no es renegar de tu lucha. La amnistía no es una salida individual. La amnistía no es que se termine la dispersión (algo que nosotros deseamos) y estar en la cárcel de Zaballa porque los Estados han amortizado el rédito político que buscaban con esta medida. La amnistía no es aceptar la legalidad que nos somete.


La amnistía es una decisión política sometida a la voluntad de personas de carne y hueso, difícil de conseguir pero no imposible. La amnistía es el reconocimiento del derecho a luchar de los pueblos. La amnistía es quitar legitimidad a la represión. La amnistía es una salida colectiva, no el mismo día y a la misma hora pero sí en un plazo concreto. La amnistía es que el apellido Terrorista deje paso al apellido Militante Político. La amnistía es respeto y amor por quienes están en la cárcel y en el destierro. La amnistía es la única garantía para lograr la verdadera paz.


Somos conscientes de la dificultad que entraña lo que planteamos pero es tarde para entrar en ese tipo de valoraciones. Hace muchas décadas que este pueblo tomo un camino difícil y duro y es tanto lo que nos hemos dejado en él que nos resulta imposible echarnos atrás. Por solidaridad, por coherencia, por dignidad, por responsabilidad, por obligación… Que cada cual elija sus razones pero busquemos la unidad en torno a esta reivindicación, porque el tema de la amnistía no es algo opcional, sino un objetivo imprescindible para la supervivencia de nuestro pueblo.

Azaroak 28 denok Bilbora!

Jon Iurrebaso Atutxa y Sendoa Jurado García

–Militantes pro amnistía-

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eV08

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal