lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP7u

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/11/2019 :: Nafarroa

[Eusk/Cast] Cronica de la marcha montañera anti TAV

x Mugitu Mugimendua
Este fin de semana se ha llevado a cabo la marcha montañera anti TAV convocada por Mugitu! entre Marcilla, Olite y Tafalla a lo largo de las obras de la infraestructura.

AHTAREN AURKAKO MENDI MARTXAREN KRONIKA

Mugitu mugimenduak antolaturik, asteburu honetan burutu da Martzilla-Erriberri eta Tafallaren arteko mendi martxa AHTaren eraikuntza lan eremuetatik barna. Martxa honen helburua zen egiten ari diren txikizioak bertatik bertara ikustea eta behin eta berriro azpiegitura honen bidegabekeria salatzea.

Martxa honetan 80 inguru lagunek parte hartu dute oso giro onean. Larunbatean Martzillako tren geltokitik martxa abiatu zen. Handik ez oso urruti, 1000 m. luze den zubibidearen zutabeetarako zuloak burutzen ari dira. Zubibide hau Aragoi ibaiaren gainetik egin nahi dute, babestutako gune bat hondoratuko dutelarik. Martzilla eta Erriberri arteko zatian zinpeko guardia batek martxa galarazi nahi izan zuen debekatutako tokitatik igarotzen ari zelako. Zinpeko honek guardia zibilari deitu eta hauek bertaratu ziren. Norbait identifikatzeko saioa egin ondoren ez zuten lortu eta martxak obretatik barna segitu zuen Erriberriraino helduz. Bertan manifestazio bat egin ondoren pilotalekura hurbildu ziren. Afari ederraren ostean Alikuliklan musika taldearen emanaldia gozatu zuten.

Gaur igandean Erriberri eta Tafalla arteko zatia egin da. Monteplanoren azpian egin nahi duten tunelaren lehen lanak nabarmendu dira. Babestutako gunea den El Junkal aintziraren paretik ere lanen hasiera begibistakoa da. Tafallara iristerakoan manifestazio bat egin ondoren azokan bertako gazteek prestaturiko bazkari goxoa dastatu dute martxistek.

Parte hartzaileak asko haserretu dira lanek sortzen duten txikizioa ikusterakoan: alimaleko lur mugimenduak, plataformaren zabalera neurrigabea (30-120 metro artekoa), hesi eragina, korridore ekologikoen etena, hondakindegi itzelak, hormigoiaren kontsumo ikaragarria, eta natur gune zein nekazal lurraldeen deuseztapena.

Azpiegitura honen zentzugabekeria ikusita martxistek AHTari desobeditzeko borondate irmoa erakusteaz gain, borrokan segitzeko aldarria zabaldu dute.

 

CRONICA DE LA MARCHA MONTAÑERA ANTI TAV

Este fin de semana se ha llevado a cabo la marcha montañera anti TAV convocada por Mugitu! Mugimendua entre Marcilla, Olite y Tafalla a lo largo de las obras de construcción de esta infraestructura. El objetivo de la misma era comprobar in situ la destrucción que supone y denunciar una vez más su irracionalidad.

Unas 80 personas han participado en esta iniciativa en un inmejorable ambiente. El sábado la marcha partió desde la estación de tren de Marcilla. No muy lejos de allí están agujereando la tierra para anclar los pilares del viaducto que quieren construir por encima del río Aragón en un enclave natural protegido. En la primera parte del recorrido, un guarda de seguridad intentó parar la marcha argumentando que transcurría por las obras, lo cual estaba prohibido. Este guarda llamó a la guardia civil que se personaron al poco rato. Tras un fallido intento de identificación la marcha continuó sin problemas hasta Olite. En esta población se realizó una manifestación para finalmente llegar al frontón donde la guinda a la suculenta cena la puso el grupo de música Alikuliklan.

Hoy domingo la marcha ha transcurrido entre Olite y Tafalla donde ha sido testigo de los primeros trabajos de preparación del túnel que a lo largo de 1´300 km. atravesaría Monteplano. También se pueden apreciar las primeras obras cerca de la laguna del Juncal, lugar supuestamente protegido. Al llegar a Tafalla se ha realizado una manifestación al final de la cual han degustado una sabrosa comida preparada por un grupo de jóvenes de la zona contrario al TAV.

Las participantes en la marcha se han indignado al comprobar el destrozo que están creando las obras: movimientos gigantescos de tierra, anchura desmesurada de plataforma (entre 30 y 120 metros), efecto barrera, interrupción de corredores ecológicos, vastas escombreras, consumo desmedido de hormigón, y destrucción tanto de espacios naturales como de tierras de cultivo.

Viendo la sinrazón de esta infraestructura, las participantes han demostrado su firme voluntad de seguir desobedeciendo al TAV y han hecho un llamamiento a seguir en la lucha.

MUGITU! MUGIMENDUA

Video y fotos: Ahotsa eta Ekinklik

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP7u

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal