lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT2M

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

16/07/2020 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] El barrio okupado de Astika Herria (Erandio) en peligro

x Astika Herria
¡Por Astika no pasarán! Contra sus excavadoras, sus policías y su hambre insaciable de dinero: autodefensa, autogestión y poder popular.

[Euskara]

Astika Herriaren Oharra

Gaur Erandioko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin dugu Astika Herriko proiektua arriskuan dagoelako. Aspaldi Labartain SL auzoko lursail eta etxeak erosten joan da. Haien interes espekulatzaileek gure bizi proiektua garatzeko dugun lekuan makro-azpiegitura bat eraiki nahi dute. Horretarako Udalaren laguntza daukate. EAJren Udalak jakin badaki bertan jendea bizi garela. Hala ere, aurpegi osoz Labartaini eraisketa baimena eman dio guri komunikatu barik sikieran.

Astikaren kontrako erasoak kutsu sinboliko nabaria du. Auzoa Kapitalarentzako toki estrategikoan dago (bi autobide, eta merkatal gune eta industria gune banaren artean). Horregatik, Astikako baserriak eta bertan garatzen dugun bizi proiektua erronka sinboliko eta materiala dira porlanaren eta banakotasunaren gainean eraikitzen den bizi eredu kapitalistarentzat. Hala da, Astika urteotan elkar topatzeko eta sozializatzeko lekua izan baita, baita kolektiboki esperimentatzeko, ikasteko eta hazteko ere. Bertan bizi eta bizi ez garenok identitate partekatu bat eraiki dugu.

Sentimendu amankomun bat, kolektiboki munduari aurreegiteko modu bat eraiki dugu.

Astikako gatazkaren muinean aurkako bi jarreren arteko talka dago, Kapitalaren eta Bizitzaren arteko talka. Alde batean gutxi batzuen interes ekonomikoak daude: Abiadura Handiko Trena eraikitzeko gure mendiak suntsitzen dituztenak, eraikuntzarekin espekulatzeko gaztetxeak desalojatzen dituztenak, turisten beharrizanei erantzuteko auzokideak haien auzoetatik botatzen dituztenak. Beste aldean erresistitzen dugunak gaude, mundu zuzenago eta solidarioago baten alde borroka jarraitzen dugunak.

Azpiegitura handiak saboteatzen dituztenen borrokak, okupazioaren bidez jabetza pribatua eta espekulazioa erasotzen dituztenen borrokak, gentrifikazioaren eta turistifikazioaren kontrako auzokideen borrokak...

Borroka horiek guztiak gure borrokaren parte dira.

Gatazkaren beste ertz bat gure memoria eta gure historiarena da. Astikako baserriak gure lurraldearen historia dira: haietaz dugun lehenengo albistea XVI. mendekoa da. Erortzear aurkitu ditugun eraikin historikoak dira, eta urteotan berreraiki eta zaindu ditugu. Orain eraikin horiek EAJren eta Labartainen plan espekulatzaileen erdigunean daude. Lehenengo pausua 2010ean eman zuen EAJk birkalifikatu zuenean. Nekazal lurzorutik lurzoru industrialera aldatu zuen orduan. Horrek argi uzten digu EAJri gustatzen zaion memoria eta historia bakarrak museotan sartzen direnak edo folklore huts bihurtzen direnak direla.

Bestela esanda, kapitalismo globalaren merkatuan sartzen direnak. Gainontzeko memoria eta historia ezabatu, ikusezin bilakatu edo lurperatu egiten dute.

Hau guztia dela eta, Euskal Herriko indar biziei deia luzatzen diegu Astika Herriko bizi eta borroka proiektua babesteko: Astikatik ez dira pasako! Haien makina hondeatzaile, polizia eta diru gosearen aurka:autodefentsa, autogestioa eta herri boterea.

[Castellano]

Comunicado de Astika Herria

Hoy nos hemos concentrado frente al ayuntamiento de Erandio porque el proyecto de Astika Herria está en peligro. Desde hace tiempo la empresa Labartain SL ha ido comprando los terrenos y las casas del barrio. Sus intereses especulativos pretenden destruir el lugar en el que desarrollamos nuestro proyecto de vida para construir una macro-infraestructura. Para ello cuentan con la ayuda del Ayuntamiento. El Ayuntamiento del PNV sabe de sobra que allí vivimos gente. Así todo, tiene el descaro de darle a Labartain un permiso de derribo sin comunicárnoslo si quiera.

El ataque contra Astika tiene una fuerte carga simbólica. El barrio está en un lugar estratégico para el Capital (entre dos autovías, un centro comercial y un complejo industrial). Por ello, los baserris de Astika y el proyecto de vida que allí llevamos a cabo son un desafío simbólico y material para el estilo de vida capitalista que se construye sobre hormigón e individualidad. Porque Astika durante todos estos años ha sido un lugar de encuentro y socialización, un espacio de experimentación, aprendizaje y crecimiento colectivo para todas nosotras. Ha sido el lugar donde, las que vivimos allí y las que no, hemos construido una identidad compartida, un sentir común, una forma colectiva de enfrentarnos al mundo.

El conflicto de fondo en Astika es el conflicto entre dos posturas contrarias, el conflicto entre Capital y Vida. De un lado están los intereses económicos de unos pocos: los que destruyen nuestros montes para que pase el Tren de Alta Velocidad, los que desalojan los gaztetxes para especular con la construcción, los que echan a las vecinas de sus barrios para dejar sitio a los turistas y sus necesidades. En el otro lado estamos las que resistimos, las que seguimos luchando por un mundo más justo y más solidario. Las luchas de las que sabotean grandes infraestructuras, las luchas de las que atacan la propiedad privada y la especulación a través de la okupación, las luchas vecinales contra la gentrificación y la turistificación...

Todas estas luchas son parte de nuestra lucha.

Otro aspecto del conflicto es el de nuestra memoria y nuestra historia. Los baserris de Astika son historia viva de nuestro territorio: la primera noticia que tenemos de ellos es del siglo XVI. Son edificios históricos que hemos encontrado en ruinas y que hemos ido reconstruyendo y cuidando todos estos años.

Ahora, estos edificios están en el centro de los planes especulativos del PNV y Labartain SL. El primer paso lo dio el PNV en 2010 cuando cambió la clasificación del terreno de rural a terreno para construcción industrial. Esto nos deja claro que la única historia y la única memoria que le gusta al PNV es la que entra en los museos o la que se convierte en folklore vacío. En otras palabras, la que se puede vender en el mercado del capitalismo global. Cualquier otra memoria e historia la borran, la invisibilizan o la sepultan. 

Por todo esto, hacemos un llamamiento a las fuerzas vivas de Euskal Herria para defender el proyecto de vida y de lucha de Astika Herria: ¡de Astika no pasarán! Contra sus excavadoras, sus policías y su hambre insaciable de dinero: autodefensa, autogestión y poder popular.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT2M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal