lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM09

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

10/11/2018 :: Nafarroa

[Eusk/Cast] Le pese a quien le pese seguimos y seguiremos luchando contra el fascismo

x Herri Plataforma Altsasu Faxismoaren Kontra
Desde luego que no habrá sido el repique que mejor se haya tocado, pero si el más fuerte, ya que parece que se ha escuchado por todo el estado.

Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik, faxismoaren kontra borrokan darraigu eta jarraituko dugu!

Zintzarriei izpiritu txarrak uxatzeko eta ama lurra esnatzeko funtzioa ematen zitzaien antzina. Hortik dator zintzarriek daukaten protagonismoa Euskal Herriko inauterietan, horregatik astintzen ditugu Momotxorrook hain gogor gerrian daramatzagun zintzarriak, negu osoa pasa eta gero garai oparoari ongietorria emateko. Antzeko funtzioa izan zuten pasa de igandean Altsasuko ezkilek. Faxistak diren izpiritu txarrak uxatu eta herritarrak faxismoaren aurrean esnarazteko funtzioa.

Antza, ez zitzaien batere gustatu faxista ultrakatolikoei emandako ongietorria, ezta herrira etorri berri den parrokoari. Onartzen dugu agian ez zela jotako errepikerik hoberena izango, baina bai jotako indartsuena, dirudienez Estatu osoan entzun baita.

Elizak ez du zerikusirik izan, ez omen zaizkio gustatzen “Altsasuko herritarron gehiengoa ordezkatzen ez duten delituzko ekintzak”. Azkar aukeratzen du apaiz berriak nor seinalatu eta nori eman azalpenak. Aipatzen dituen Altsasuko herritarrekin asko ikasteko aukera izango du, gure izpiritu errebeldearekin! Beste aldetik, argi utzi nahiko genuke elizaren “errugabetasuna”. Noski ez dela elizaren kontua izan, ezkilak ez baitira elizarenak, altsasuarronak dira, lagun!

Jarrera bitxia ere gure herriko alkate jaunaren partetik. Askatasun eta tolerantzia ahoan, baina hauen aurka ekiteko prest dauden faxistei gure herriko plaza okupatzeko zilegitasuna aitortzen diena. Ez hori bakarrik, herritar batzuk auzolanean egindako komunak ere arazorik gabe eskaini zizkien. Herriaren baliabideetako bat, herri mugimenduek erabili ahal izateko hainbeste zailtasun dakartzaten berdinak!

Badirudi Foruzaingoari ezta ez zitzaiola ekimena batere gustatu, eta ezkilak astintzeagatik arau-hauste larri bezala isundu nahi dituzte Altsasuko ezkilari antifaxistak. Bitxia, izan ere badirudi mozal legearen aurka agertu eta azaroaren 4ko probokazio faxista gaitzetsi zuen gobernu hau, prest agertzen dela altsasuar batzuei bizia izorratzeko mozal legea aplikatu eta 30.000 euro arteko isunak ezarriz. Hain zuzen ere, probokazio faxistari gure gaitzespena adierazteagatik. Esaten genuena onartzen genuela ez zela hobekien jotako errepikea izango, baina ez dugu uste gu isuntzera iristeko bezain gaizki jo zenik. Horregatik jarrera koherentea eskatzen dugu, eta isunak bertan behera geratzea espero dugu.

Esaten duten guztia esaten dutela, guk ez dugu uste faxismoari gure plazak okupatzeko zilegitasunik aitortu behar zaionik, aldarrikatzen duten askatasun faltsu hori gure askatasuna ukatzera datorrelako. Eta horregatik uste dugu ezin dela faxismoa hazten utziko duen espaziorik hutsik utzi behar. Izan fisikoa izan ideologikoa, frente guztietatik borrokatu behar zaio faxismoari.

Faxismoak gure kaleak okupatzen saiatzen den aldiro era batean edo bestean joko dugu ezkilakada. Azpimarratu nahiko genuke ikusi dela aurre egiteko prest gaudenak asko garela. Argi geratu da asko garela haiek inpunitate osoz nahi dutena egiten uzteko prest ez gaudenak.

Zentzu horretan pasa den igandean emandako erantzuna txalogarria iruditzen zaigu eta egindakoan berresten gara. Hori dela eta zoriondu nahiko genituzke mobilizazio antifaxista posible egin zuten Altsasuar, Euskal Herritar eta baita atzerritik etorritako solidarioei. Zorionak! Borroka da bidea!

Esan bezala, 30.000 euroko isunekin kikildu nahi gaituzte, eskarmentatu nahi gaituzte. Baina gu ez gara damutzen, mila aldiz egingo genuke. Aspalditik ezagutzen dugu errepresioa, arazo politikoak pertsonalizatzen saiatu eta pertsona konprometituenak bidetik kendu nahi dituzte.

Baina guk badakigu elkartasuna dela gure armarik hoberena. Eta horregatik, guztion artean nahi diegu aurre egin datozen erasoei. Badakigu aurrerantzean ere eraso berriei erantzun beharko diegula, eta horregatik erresistentzia kutxak bezalako tresnen garrantzia argi daukagu. Elkar babesaren garrantzia. Ez diogu bakarrik eraso honi aurre egingo, behar dugun baino diru gehiago lortuko dugu, etorkizunean egiten jarraituko ditugun ekimenak ekarriko dituzten kostuei aurre egiteko!

Horregatik ekimen ezberdinak jarriko ditugu martxan, errepresioaren aurrean elkartasun abiarazteko, faxismoaren egungo errealitateaz hausnartzeko, faxismoa zer der eta izan den ez ahazteko memoria historikoa landuz…

Hain zuzen faxismo honi erantzuteko atera ginen kalera igandean, hitz egiten genuen nola 78ko erregimenaren krisiak honen hazkunderako lur emankorra sortu duen. Inoiz San Joanen arranoaren hegalpearen babesetik joan ez den faxismoa, indarra hartzen dabilena orain.

Esaten genuen ere faxismoa ez dela eta ezin dela izan langile klasearentzako alternatiba bat, gure artean banatuz ahuldu nahi gaituztela, españolismoa, matxismoa, arrazakeria edota homofobia bezalakoak sustatuz. Eta horren aurrean babestea ezinbestekoa da, gure buruak indartu behar ditugu, antolatuz eta borrokatuz. Antolatuz eta borrokatuz ezkilak behin eta berriz jotzeko, faxismoa eta honen sortzailea den sistema kapitalistaren aurka, izpiritu txar hauek behingoz desagerrarazteko.

Euskal Herrian ezkilen hotsa erabili izan da uzta garaiari ongietorria emateko, etorkizun oparoari ongietorria emateko. Bada garaia Euskal Herri osoko langileok ere etorkizun oparo hori eraikitzen hasteko.

ALTSASU FAXISMOAREN KONTRA
Herri Plataforma
2018ko azaroaren 10a

 ___________


Le pese a quien le pese seguimos y seguiremos luchando contra el fascismo

Antiguamente a los cencerros se les daba la función de ahuyentar los malos espíritus y despertar a la madre tierra. Es de aquí de donde viene el protagonismo que tienen los cencerros en los carnavales de Euskal Herria, por eso agitamos tan fuertemente los cencerros que llevamos l@s Momotxorros en nuestras cinturas. Para darle la bienvenida al prospero futuro que se aproxima después del duro invierno. El pasado domingo las campanas de Altsasu tuvieron una función parecida. La de despertar a l@s vecin@s para que planten cara al fascismo y ahuyentar los malos espíritus que son l@s fascistas.

Al parecer, a l@s fascistas ultracatólic@s no les gusto en absoluto la bienvenida. Tampoco al recién llegado párroco. Desde luego que no habrá sido el repique que mejor se haya tocado, pero si el más fuerte, ya que parece que se ha escuchado por todo el estado.

La iglesia no ha tenido nada que ver, no le deben gustar el “acto delictivo, que en ningún caso representa a la inmensa mayoría del pueblo de Alsasua”. Rápido a elegido a quien señalar y a quien dar explicaciones. Tendrá el placer de aprender mucho con l@s altsasuarras de l@s que habla ¡De su espíritu rebelde! Por otro lado, querríamos dejar claro la “inocencia” de la iglesia. Claro que no ha sido asunto de ella. ¡Amigo! ¡Las campanas son de l@s altsasuarras!

Curiosa posición también la de nuestro señor alcalde. Siempre con las ideas de libertad y de tolerancia en boca, pero que les otorga la legitimidad de ocupar nuestra plaza a l@s fascistas que se muestran dispuest@s a atacarlas. No solo eso, sino que ofrece sin problemas los baños que hicieron vecinas en auzolan. ¡Una de esas herramientas del pueblo que tanto nos cuesta a los movimientos populares poder utilizar!

Parece que la acción tampoco ha sido de agrado de la Policía Foral. Y quieren multar a l@s campaner@s antifascistas como infracción grave por agitar unas campanas. Curioso porque un gobierno que se presenta como contrario a la ley mordaza y contrario a la provocación fascista del 4 de noviembre parece dispuesto, utilizando la ley mordaza, a joder la vida a un@s altsasuarras con multas de hasta 30.000 euros por, precisamente demostrar su rechazo hacia esta provocación fascista. Ya decíamos que quizá no haya sido el repique mejor tocado, pero tampoco estuvo tan mal como para que nos denuncien. Es por eso que pedimos una postura coherente y esperamos que las multas no se hagan efectivas.

Digan lo que digan, nosotr@s no creemos que haya que otorgarles a l@s fascistas la legitimidad de ocupar nuestras plazas. Porque la falsa libertad que reivindican busca negar la libertad de tod@s nosotr@s. Es por eso que creemos que no debemos dejar vacío ningún espacio que pueda utilizar el fascismo para crecer. Sea físico o ideológico, hay que combatir al fascismo desde todos los frentes.

Siempre que el fascismo intente ocupar nuestras calles tocaremos la campana de una u otra manera. Queremos remarcar que se ha visto que somos muchos y muchas las que estamos dispuestos a plantar cara. Ha quedado claro que hay mucha gente dispuesta a dejar claro que no vamos a permitir que hagan lo que quieran con total impunidad.

En este sentido la respuesta dada el pasado domingo nos pareció espectacular y nos reafirmamos en lo echo. Por eso, queremos felicitar a tod@s las Altsasuarras, a todas las personas venidas de Euskal Herria y también a l@s solidari@s que vinieron de fuera. ¡Zorionak!¡La lucha es el camino!

Como hemos dicho quieren acobardarnos con multas de 30.000 euros, nos quieren escarmentar. Pero nosotr@s no nos arrepentimos, lo haríamos mil veces. A la represión la conocemos desde hace tiempo ya, busca personalizar problemas políticos y quitar de en medio a las personas más comprometidas.

Pero nosotr@s sabemos que la solidaridad es nuestra mejor arma. Y por eso queremos hacer frente a las agresiones entre tod@s. Sabemos que en el futuro tendremos que hacerles frente a nuevos ataques, por lo que somos conscientes de la importancia de las herramientas como las cajas de resistencia. Conscientes de la importancia apoyo mutuo. No solo haremos frente a este ataque ¡Conseguiremos más dinero del que necesitamos para hacer frente a los costes que vendrán de las acciones que seguiremos llevando adelante!

Por eso organizaremos diferentes iniciativas, para poner en marcha la solidaridad ante la represión, para reflexionar de la realidad actual de fascismo, trabajar la memoria histórica para no olvidar que ha sido y es el fascismo…

Precisamente para responder a este fascismo salimos a la calle el domingo, hablábamos de cómo la crisis del 78 ha creado caldo de cultivo para su crecimiento. Un fascismo que nunca se fue de la protección que le brindaba el águila de San Juan, y que ahora se está reforzando.

Decíamos también que el fascismo no ha sido ni puede ser una alternativa para la clase trabajadora, que nos quieren dividir entre nosotr@s, alentando ideas como el españolismo, machismo, racismo o homofobia. Y ante esto es imprescindible que nos protejamos, tenemos que empoderarnos, organizarnos y luchar. Organizarnos y luchar, para tocar siempre las campanas que hagan desaparecer, de una vez, los malos espíritus que son el fascismo y su creador el sistema capitalista.

En Euskal Herria el sonido de los cencerros ha sido utilizado para dar la bienvenida a la época fértil, para dar la bienvenida a un futuro prometedor. Ya es hora de que los y las trabajadoras de Euskal Herria comencemos a construir ese futuro.

ALTSASU FAXISMOAREN KONTRA
Plataforma Popular
10 de noviembre de 2018

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM09

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal