lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK6Q

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/04/2018 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Piztu Bilbo, itzali MTV!

x Piztu Bilbo, itzali MTV!
Las instituciones de la Comunidad Autónoma Vasca llevan tiempo utilizando nuestro espacio urbano a modo de escaparate y vendiendo la cultura vasca como simple folclore vacío

[Euskara]

PIZTU BILBO, ITZALI MTV
Euskal Herriari enpresa izaera ematen ari zaion “Basque Country- Euskadi” markaren dinamikaren baitan, Euskal Autonomi Erkidegoko instituzioak gure bizi esparrua eskaparate gisan erabiltzen ari dira, euskal kultura eta nortasun anitzak folklore huts bezala salduz. Hau, jabetu ahal izan garen bezala, gure hirietan eraldaketa bortitzak eragiten ari da. Bilbora etorrita, begi bistakoa da azken urteotan eman den turismoaren gorakada; eta honen eskutik instituzioak erakartzen ari diren makro festibal eta ebentoak; merkataritza jarduerak, ekintza kulturalen gainetik lehenesten dituztenak: hala nola, BBK Live festibala, Red Bull jauzi txapelketa, Europako Errugbi finalak, Eurocopa 2020, etan.; sektore herrikoi eta anitzen marginazioa dakarten adibide argiak direnak.


Daukagun egoera kezkagarria gutxi ez balitz, urte beteko epearekin, 2018ko azaroan “MTV European Awards” direlakoak Barakaldoko BEC-en ospatuko direla jakinarazi digute. Noski, kultura globalizatu eta kontsumistaren sinbolo bikaina den MTV musika kate estatubatuarraren makro-ebento hau, diru publikoa erabiliz finantzatu dute bilbotar eta bizkaitar instituzioek, konkretuki 3 milioi euro jada; berriro ere diru publikoaren erabilera elitista eta baztertzailea eginez.

Hori dela eta, gai ezberdinetan lan egiten dugun Bilboko eragile ezberdin batzuk (auzo elkarteak, kultur arloko eragileak, mugimendu feministak, mugimendu internazionalistak, lan duinak defendatzen dituztenak, etab.) maila honetako beste festibal batek era ezberdinetan kaltetu egiten gaituela jabetu, eta arazo hau salatu eta aurre egiteko saretzen hasi gara.

Sexuen arteko ezberdintasun hierarkikoak indartzen dituzte MTV bezalako ekimenek. Abestiek plazaratzen dituzten mezuen, zein oholtza gainera igotzen diren emakume zein gizonen eredu zapaltzaileak bistakoak dira. Guzti honek genero rolen betikotzea dakarrela salatu nahi dugu. Gainera lan prekarioak dira ekimen honek, konkretuki, eta parekoak diren beste hainbatek uzten dizkigutenak. Batez ere gazteriari eta etorkinei bideratutako lan baldintza eskasak lan aukerak bailiran mozorrotu eta saldu egiten dizkigute. Eta gutxi balitz musika eta kulturaren negozio elitista izaera oraindik gehiago indartzen da; folklore herrikoia eta euskara baztertuz.

Asmoa ez da MTV-ren aurkako kanpaina soila egitea, baizik eta konpainia honek duen sinbolismoa aprobetxatuz, herri nortasuna galtzen ari den hiri eredu horren salaketa egitea; beti ere, oraindik “beste Bilbo bat” dagoela, anitza eta herrikoia, balioan jarriz. Hau da, kanpainaren helburua ez da soilik inposatzen ari zaigun hiri eredu honi aurka egitea, baizik eta oraindik mantentzen den “mugitu” egiten den hiri anitz hori goraipatzea.

Hau dela eta hurrengo deialdietara adi egotea eskatzen dizuegu eta beste Bilbo bat eraikitzeko parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!
Azkenik Apriliaren 28an, larunbata, eguerdiko 12 etan, plaza Eliptikatik, “Otro Bilbao es posible, kalea ez da isilduko” lemapean abiatuko den manifestazioari gure atxikimendu osoa adierazi eta bilbotar orori garrantzi handikoa den ekimen honetan parte hartzeko deialdia egin nahi diogu.

PIZTU BILBO, ITZALI MTV!

________________

 [Castellano]

PIZTU BILBO, ITZALI MTV
Mediante la marca “Basque Country -Euskadi” consistente en imprimir un carácter empresarial a Euskal Herria, las instituciones de la Comunidad Autónoma Vasca llevan tiempo utilizando nuestro espacio urbano a modo de escaparate y vendiendo las múltiples identidades y la cultura vasca como simple folclore vacío. Como nos hemos podido percatar, esta marca está provocando intensos cambios en nuestras ciudades. En el caso de Bilbao, es patente la creciente invasión del turismo de los últimos años; fenómeno unido a la insaciable ansia de las instituciones vascas de atraer macro-festivales y eventos como el BBK Live, el concurso de saltos de Red Bull, las finales europeas de rugby, la Eurocopa 2020, etc., dando prioridad a las actividades comerciales y relegando a las culturales; marginando así a diversos sectores populares en su propia ciudad.

Si la situación, de por sí era preocupante, acaban de anunciarnos la celebración de los “MTV European Awards” en el BEC de Barakaldo en noviembre de 2018. Como no podía ser de otra manera, este macro-evento de la cadena de música estadounidense MTV, claro símbolo de la cultura globalizada y del consumismo, ha sido financiado por la Diputación de Bizkaia y el Ayuntamiento de Bilbao; instituciones que vuelven despilfarrar dinero público, concretamente 3.000.000 de euros hasta el momento, con fines elitistas y marginadores. Ciertos agentes y colectivos que trabajamos en Bilbao (asociaciones vecinales y barriales, del ámbito de la cultura, movimientos feministas, colectivos internacionalistas, colectivos contra la precariedad, etc.), tenemos claro que un festival de este nivel nos perjudica a todas y todos. 

Actos como el de la MTV refuerzan las desigualdades jerárquicas entre sexos. Son claras las características sexistas tanto de los mensajes de las canciones que la MTV impulsa, como las conductas de los y las artistas que suben al escenario. Ante esto vemos necesario denunciar que lo mencionado contribuye a la perpetuación de los roles de género.

Además, este tipo de eventos acarrean trabajo precario. Nos venden este trabajo de pésima calidad y de malísimas condiciones como oportunidades laborales; sobre todo a jóvenes y migrantes. Del mismo modo, acontecimientos como el de la MTV acarrean el reforzamiento del modelo cultural y de la música basado en el negocio y el elitismo; excluyendo la cultura de valor universal, el folklore popular y el euskera.

Así pues, hemos empezado a organizarnos para denunciar este problema y hacerle frente. La intención no es comenzar una campaña exclusivamente contra MTV, sino aprovechar el simbolismo que esta compañía estadounidense tiene para denunciar el actual modelo de
ciudad que está perdiendo su característica identidad popular, pero sobre todo para poner en valor que todavía hay “otro Bilbao” popular y plural. Es decir, el objetivo de la campaña que se ha puesto en marcha no es simplemente hacer frente al modelo de ciudad cosmopolita “de escaparate” que nos están imponiendo, sino ensalzar ese Bilbao diverso que todavía se “mueve” y está preocupado por su devenir.

Es por esto que os pedimos que estéis atentas a las siguientes convocatorias y participar en laconstrucción de otro Bilbo!

Por último queremos mostrar nuestra adhesión a la manifestación convocada por la Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao, junto con muchos otros colectivos de la ciudad, que partirá desde la Plaza Elíptica el 28 de Abril, sábado, a las 12 del mediodía bajo el lema “Otro Bilbao es poible, Kalea ez da isilduko”. Asi pues, llamamos a la gente de Bilbao a participar en esta iniciativa de gran importancia.


PIZTU BILBO, ITZALI MTV!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK6Q

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal