lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/03/2025

Euskal Herria Bizirik taldeak manifestazio nazionala deitu du Gasteizen larunbatean

Alea
Euskal Herri osoko 149 eragilek egin dute bat deialdiarekin “lurraren defentsarekiko konpromisoa” erakutsiz.

Energia berriztagarriak erregulatzeko Lurralde Plan Sektorialak lurraldea suntsitzen duela salatu zuen atzo EH Bizirik taldeak Gasteizen, larunbateko mobilizazioak iragartzeko agerraldian. LPSa bertan behera uzteko eskatu zuten, besteak beste, enpresa pribatuen interesak lehenesten dituelako herritarren beharren gainetik.

Larunbatean, martxoak 22, manifestazio nazionala deitu dute, 18:00etan abiatuko dena Bilbo plazatik. Bertan plazaratuko dira Euskal Herriko plataforma ezberdinen aldarriak, eta “leku bakoitzean jasaten ari diren suntsiketa”. Horrez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako, Auzolana pilotalekuan. Eragileen topaketa egingo dute bertan, mahaingurua, eta musika emanaldi baten ostean herri bazkaria egingo dute Auzolanan.

Euskal Herri osoko 149 eragilek sinatu dute EH Biziriken manifestua, tartean talde arabar ugarik. Bertan salatzen dute LPSak erabakitzeko gaitasuna kentzen diela instituzio lokalei, eta enpresen neurrira eginda dagoela. Gogorarazi dute 4.000 alegaziotik gora aurkeztu zitzaizkiola LPS honi, baina “gehiengoari ez zaiela erantzunik eman”.

2023an sortu zen Euskal Herria Bizirik taldea, lurraren defentsan diharduten plataforma ezberdinen bilduka. “Makro mailako berriztagarrien inposaketari aurre egiteko” sortu diren eragileak batzen ditu. EH Biziriketik nabarmendu dute LPSa EAJ, PSE eta EH Bilduren babesarekin onartu zela, hau da, EAEko instituzioetako ordezkarien gehiengoak bozkatu zuela alde.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal