lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/bR20

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

02/01/2009 :: Nacionales E.Herria, Medio Oriente

Euskal Herriak sionismoari STOP!!!

x Askapena
Azken egunetan somatzen den elkartasun gogo eta grina Israelen kontrako boikot ekimenera bideratzera animatzen zaituztegu. Palestinatik horixe da eskatzen dutena.

Gasteizko elkartaratzea (700 lagun)Herri eta hiri askotan ari dira mobilizazioak egiten eta Askapenatik mobilizazio guzti hauei babesa eta bultzada ematen diegu. Astelehenean Bilbon eta Iruñean izan ziren, mila lagun inguru atera ziren Bilbon eta ia 200 Iruñean, atzo Gasteizen 700 lagun inguru mobilizatu ziren. Ermuan eta Donostian ere izan dira eta Busturialdean (ostiralean - 18:00etan: kotxe karabana Gernikatik (Astratik) Bermiora - eta 20:00 etan manifestazioa Lameratik (Bermio)

, Altsasun ostiralean 20:00etan elkartartzea egingo da, Bilbon ostiralean manifestazioa izango da Arriagatik abiatuta 19:00etan eta Baionan larunbatean Urtarrilaren 3an goizeko 11etan Herriko Etxearen aitzinean.

Horrez gain, Sakanan Israeli Boikot ekimenaren inguruko hitzaldia egin zen Altsasuko gaztetxean pasa den larunbatean, 30 lagun bertaratu ziren eta igandean eta astelehenean kartelak eta pintadak agertu ziren, batez ere, Israelentzat autobusak egiten dituen lantegi batean.

Ezker abertzalea ere argi lerrokatu da Palestinaren eskubideen alde eta boikota elkartasun tresna eraginkor gisa aldarrikatu ere.

Askapenatik zera nabarmendu nahi dugu, ekimen hauetan sentitzen ari den elkartasun gogo eta grina handia izaten ari da, eta horregatik uholde hau eguneroko boikot ekimenera bideratzera animatzen zaituztegu. Palestinatik hori da eskatzen digutena Sudafrikako Apartheid-ari hainbesteko min egin zion nazioarteko boikot ekimen hura gogoan hartuta.

Nola? Zuen herrietako udal mozioak aurkeztuz, udal horrek Israelekin harreman guztiak eten ditzan eta berririk egin ez dezan (adibidea) bai eta elkartasunez manifestuaren bidez zuen gertuko arloetan ere (musika, kirola, irakaskuntza, bertsolaritza...) pausuak eman ditzazuen.

Boikot ekimena abiatu besterik ez da egin, baina ziur gaude pausuz pausu Euskal Herriak sionismoari ateak itxiko dizkiola eta gure aletxo hori Palestinako erresistentziari lagunduko diola justizia eta bakea ekartzen.
http://www.askapena.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/bR20

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal