lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/07/2026

Euskal Herriaren aldeko kamiseta berria atera dute

La Haine - Euskal Herria
Aralarreko mendilerroan inspiratutako kamiseta da. Sustatzaileek dei egin dute uda honetan “estatuaren oldarraldiari” aurre egitera, Euskal Herriaren koloreak kalera ateraz.

Kamiseta berri bat aurkeztu dute uda honetarako, Aralarreko mendilerroan inspiratutako diseinuarekin. Sustatzaileen esanetan, ekimenaren helburua Euskal Herriaren koloreak kalera eramatea da. Bide horretan, “Euskal Herri independiente eta sozialistarako” aurrerapausoak ematea beharrezkotzat jo dute; “bai frantziar, bai espainiar nazionalismoaren aurpegiak eta ikurrak borrokatuz”. «Estatuon asimilazioaren aurrean, Euskal Herria askatu!» lelopean aurkeztu dute kamiseta.

Kamisetaren prezioa 30 eurokoa izango da. Eskaerak uztailaren 31ra arte egin ahal izango dira, horretarako prestatu duten formularioaren bidez. Ordainketa kamisetak eskuragarri daudenean egingo da, eta antolatzaileek telefonoz jakinaraziko diete erosleei noiz jaso ahal izango dituzten.

Interesa dutenek formularioaren bidez egin dezakete eskaera: https://forms.gle/rAtQLfhqLEDu81JN6

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal