lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/11/2023

Euskaldunen artean, euskara hizkuntza nagusi dutenak gero eta gutxiago dira

Sustatu/La Haine
2021eko inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera euskaraz errazago egiten dutenak erdaraz baino % 7,9 baino ez dira gaur egun, 212.838 hiztun Euskal Herri osoan.

2021eko inkesta soziolinguistikoaren datuei erreparatuz, euskararen kasuan, euskaraz errazago egiten dutenak erdaraz baino % 7,9 baino ez dira gaur egun, 212.838 hiztun Euskal Herri osoan. 

Urteetako eboluazioan, euskareaz dakitenen multzia handi egin da 1991ko % 22,4tik 2021eko % 30,2ra. Baina ez da handitu, ordea, euskaraz errazago mintzatzen direla dioten hiztunen multzoa, euskal nagusitasunezko hiztunen multzoa alegia: % 7,7 ziren 1991n, eta % 7,9 dira 2021ean.

Gaur egunean, 800.000 lagun pasatxo gara euskaraz egiteko gai, baina horien artean laurden bat pasatxo bakarrik da euskaraz erdaraz baino hobeto egiteko gai, grafikoko alde horixka horretakoak.

Datuei erreparatuta, hizkuntza-gaitasunari dagokionez, zera ondorioztatzen du Iñaki Iurrebasok soziolinguistak: "Desoreka handia dago egungo Euskal Herrian: gaztelaniaren/frantsesaren gaitasuna in­dar­tsu azal­tzen zaigu, eta euskal gaitasuna ahul. Datu horiek eta euskara-erdararen egoerei buruz bildu ditugun beste hainbatek (erabilerari, transmisioari, hizkuntza-bilakaerari eta hizkun­tzek lurraldean duten nagusitasunari buruzkoek, zehaz­ki) zera ondoriozta­tzera garama­tzate: minorizazio gorriko egoeran dago euskara".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal