lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/08/2020

[Euskara] Preso politiko maputxeak Askatu!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Borrokak ez du etenik: Elkartasuna

Gure Mugimenduak bere interbentzio lerroa Euskal Herrian garatzen duen arren, arreta handiz jarraitzen du beste zenbait prozesu, funtsean euren helburuek gureekin zer ikusi handia bait dute. Hau da, euren herriak askatzeagatik eta kapitalismo eta inperialismoaren aurka borrokatzeagatik bahiturik dauden preso politikoentzat gure elkartasuna adierazten diegu.

Mila kasu salagarri badaude ere, bi egoera zehatzez arituko gara oraingo honetan. Bata mendebaldeko Europakoa, bestea Hego Amerikakoa. Biak urrun eta biak gertu borroka dela eta.

Lehenbizi Lian Cambelle-z arituko gara eta harira joko dugu. Hamar urte daramatza Inperialismoak Lian Cambell militante errepublikarra Hego Irlandatik Lituaniara estraditatzeko saiakerak egiten.

Ez dugu ahantzi behar Lituaniak presondegi sekretuak dituela non militante politikoak, izkutatu, torturatu eta entregatu egiten dituen, beti ere C.I.A.-ren agindupean eta bere estaldura politiko eta finantzarioarekin. Gauzak horrela, Lian Cambell irlandar militante politikoa izanda, bere berehalako askatasuna exijitzen diogu Irlandako gobernuari.

Txile eta Argentinak okupatua den Maputxe Herria dugu. Gaur egun ia 30 preso politiko maputxe gose greban daude zenbait espetxeetan barreiaturik. Ez da erreza albiste fidagarriak eskuratzea baina baten batek 100 egunetik gora daramatza gose greban. Batzuk egarri greban sartzear daude, jadanik sartu ez badira. Kasu honetan Txileko gobernu faxistak ez ditu gose greban dauden preso maputxe hauek preso politikoak direnik onartzen. Premiazko egoera eta guztiz larria dela esan beharrik ez dago.

Grebalarien aldarrikapen taula ez dugu zehatz mehatz ezagutzen baina euren borrokaren mamiari loturik dago. Hau da, maputxeak ez dira ez txiletarrak ezta argentinarrak ere ez. Txile eta Argentinak okupatu eta lapurturiko maputxeen lurraldeak maputxeei itzuli behar dizkiete. Hots, bere nazioa eta, euren komunitatearen jabe izatea onar dezaten, bi estatu okupatzaileen sistematik at.

Preso politiko maputxeak ASKATU!!!

Lian Cambell-en estradizioari EZ!!!

Oharra. Lerro hauek idazten ari garen bitartean hauxe jakin dugu: Angol presondegian dauden 8 preso politiko maputxeek gaur goizeko 9etan egarri grebari hasiera eman diotela, 113 egun gose greban eman eta gero.

Amaitzeko gogoratzea, hilak 29, Bilboko Zabalburu plazatatik 19.30etan burutuko den manifestazioa, BORROKAK EZ DU ETENIK AMNISTIA OSOA!!! lemarekin.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (2020-08-24)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal