lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fE6Q

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

07/03/2017 :: Nacionales E.Herria

Euskaraz hitz egiteagatik irainduak. Indar okupatzaileak kanpora!

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Aurreko larunbatean , Algortako inauteri egunean murgilduta, herriko bi gazte Txikia Plaza inguruan aurkitzen den taberna ezagun baten terraza kanpoaldean ari ziren solasean. Halako batean, haien alboan zegoen beste terrazako mahaian 30-35 urte arteko tipo bat jarri zitzaiela jabetu ziren. Bi lagunek bere horretan segi zuten hizketan, bat batean alboan zuten tipo hau hurbildu zitzaielarik galdera ezberdinak egiten. Bi gazteek, tipo honek zuen mozkor itxurari erreparaturik eta konfrontazioetan ez sartzeko, haria jarraitu zioten. Ea zergatik euskaraz aritzen ziren eta nongoak ote ziren galdezka ibili ondoren, bera "La Coruña"-koa zela erantzun zien gazteei, hauek beste horrenbeste galdegin ziotenean beranduago "Málaga"-koa aipa zielarik bigarrenean. Orobat taberna horretan bere neskalaguna itxaroten ari zela esan zien bi gazteei.

Une horretatik aurrera giroa gaiztotzen hasi zen (gogorarazten dugu taberna honen terrazan soilik bi gazteak eta hirugarren pertsona hau aurkitzen zirela gertakariaren unean). "Vine a las Vascon... A Bilbao hace seis años" eran hasi zitzaien terrazako aulkietan eserita aurkitzen ziren bi gazteei, hauei eskua ematen eta sorbaldatik besarkatzen uneoro, haien konfiantza edo eskuratu nahian akaso. Segundoek aurrera egin ahala, bi gazteek aurrean zuten tipoa Algortako kuarteleko espainiar pikolo okupatzaile bat izan zitekeelaren usain txarra sumatzen hasi zioten egoera guzti honi.

Hala, "Putos vascos que vienen con sus pancartas" edo "Os he escuchado todo el rato hablar en vascuence" esaldiak jaurti ondoren, bi gazteei sorbaldatik besarkatu eta belarrietara "Putos etarras no teneis cojones, sois unos mierdas sin la capucha" xuxurlatu zien banan-banan, bi gazte algortarrei haien garagardoak ostu eta edan zizkielarik aurpegira, probokazio jarrera argian.

Modu honetan, 30-35 urteko tipo hau bi gazteetako bat aulkitik lurrera botatzen saiatu zen honengatik jasotzen zituen mespretxu aurpegiengatik. Segundo batzuetara, handik ez mugitzeko eta barrara beste edari bat eskatzera zihoala esan zien bi gazte algortarrei. 
Parada hau izatean, 30-35 urte arteko tipo hau taberna barrura edaria eskatzera sartu orduko handik ospa egin zuten bi gazteek berehala, inpotentzia eta amorruz gainezka.

Pare bat ordu beranduago, Algortako jai gunean behin murgildurik, taberna barruan zeuden pertsonek alboan izan zuten tipoa pikoloa zela berretsi zieten bi gazteei. Are gehiago, pikoloa taberna horretatik anbulantzian atera zela argitu zieten, tabernara zipaioen patrulla zein erizain talde bat bertaratu zelarik. Antza, edaria eskatzera sartu zela aipatu dugun une horretan komunera joan eta gainean zeraman mozkorraldi (edo droga gehiagoren) eraginez kolpe bat hartu eta konortea galdu zuen pikoloak.

Honen aurrean, bi gazte algortarrek uneoro izan zuten zuhurtzia azpimarratu nahi dugu batetik, pikoloaren probokazioak jasaten ibili ziren ordu laurden horretan. Izan ere buruan oso presente baitzuten kartzelaratutako Adur, Jokin, Oihan eta gainontzeko burkide altsasuarrei eskatzen dieten 15 urteko espetxe zigorra urriaren 15ean bizitako egoeragatik, haiei gertaturiko gidoiarekin antzekotasun asko izan baitzituen Algortan bizitako egoera honek.


Halaber, Algortako zein Euskal Herri Langile osoko jendarteari argi ibiltzeko deia luzatzen diogu, dei hau nabariagoa eginez herriaren baitan pikoloen kuartel bat (Algortako kasuan den bezala) duten eskualde horiei. Izan ere espainiar indar okupatzaileek Euskal Herrian jarraitzen dute, eta edozein euskal herritarren bizitza izorratzeko prest daude.
Okupatzaileak alde hemendik!Utzi bakean euskal gazteria!

Euskal Herria, 2017ko martxoaren 6a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fE6Q

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal