lahaine.org
Nafarroa, Nacionales E.Herria :: 05/02/2024

Euskera kriminalizatzen saitu da Eguesibarko PPk

La Haine - Euskal Herria
Inma Mujika PPko zinegotzia "gorrotoa" eta "terrorismoarekin" lotu du euskera.

"Euskara gorrotoaren hizkuntzatzat dugu, terrorismoaren garaiarekin lotzen dugu. Gauzak asko aldatu behar dira kultur elementu gisara hartzeko", esan du Inma Mujika Eguesibarko PPko zinegotziak. Eztabaida sortu da udaleko osoko bilkuran Korrika ekimenera diru-laguntza bideratzearen kontura. ""Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", adierazi du osoko bilkura horretan. "Euskarak ez du funtzio integratzailerik ahalbidetzen baizik sakabanaketa sozialerako", nabarmendu du. Korrika ekimenaren kontra "jende asko" dagoela eta ez dutela babestuno "inola ere" Korrikari babes ekonomikoa ematea.

Hala ere, ez da izan euskera kriminalizatzen duen politikari bakarra Nafarroan, izan ere, duela bi aste Orkoiengo alkateak adierazpen polemikoak egin zituen baita ere, euskarari buruzko ordenantzaren edukia husteak sortutako polemikaren berotasunean. Horietan, herriko adingabe euskaldunek "zerbitzu bikoitza" dutela ziurtatzen du, ludotekako euskarazko jarduerak eta gaztelaniazkoak ere erabil ditzaketelako.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal