lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/06/2024

Eusko Jaurlaritzak 6,3 milioi euro bideratuko ditu Ertzaintzaren funtzionamendua hobetzera

La Haine - Euskal Herria
Jaurlaritzaren bozeramailea adierazi duenez, ertzaintzaren funtzionamendua eta antolaketa hobetzea eta ertzaintzako agenteen baldintza ekonomikoak hobetzea helburu duten hainbat neurri hartu dituzte.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak honako hau iragarri du: Segurtasun Sailak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak 6,3 milioi bideratuko ditu ertzaintzaren funtzionamendua eta antolaketa hobetzeko, bai eta ertzaintzako zenbait agenteen baldintzak hobetzeko ere, hala nola 55 eta 60 urte bitarteko agenteena eta Ikerketa Kriminaleko unitatearena. 2011 urteatik Ertzaintzen baldintzak hobetzen dituzten laugarren aldia da.

Era horretan, 1.800 ertzain inguruk lan egiten duten ikerketa kriminaleko unitateari zuzendutako hainbat akordio daude, eta, Zupiriak zehaztu duenez, unitate horren "funtzionamendu egokia" bermatzeko ordainsari-baldintzak hobetu nahi dira. Agente hauek produktibitate-osagarri berri bat jasoko dute, hilean 150 eurokoa eta programa berri horrek 3,3 milioi euroko kostua izango duela uste da.

Bestetik, 55 eta 60 urte bitartean beren jarduera profesionala adinagatik modulatzen hasi nahi duten agenteei zuzendutako beste programa bat onartu dute. Hauei urteko lanaldia murriztuko diete eta egun libre gehiago izango dituzte. Gainera 27 euroko konpentsazio ekonomikoa izango dute egindako gau bakoitzeko. Bukatzeko zenbait zeregin egiteari utziko diote. 2,3 milioi euroko aurrekontua izango du programa honek. Era berean, 600.000 euro bideratuko dira genero-berdintasunarekin lotutako gaietara.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal