lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/02/2024

Eusko Jaurlaritzak Donostiako alde zaharra "turista kopuru handiko eremua" izendatuko du

Andrea Bosch
Adierazpen horrek ordutegi askatasuna ematen du; saltoki guztiek igandeetan eta jaiegunetan ireki ahal izango dute.

Donostiako Parte Zaharra Turista Kopuru Handiko Eremua izendatuko dute asteazken honetatik 2026ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailak onartutako ebazpenaren arabera. Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeran, joan den abenduan, Donostiako Sustapena udal elkarteak adierazi zuen, ekimena San Sebastian Shops tokiko hiri merkataritzaren plataformak babesten zuela.

Adierazpen horrek ordutegi askatasuna ematen du; saltoki guztiek igandeetan eta jaiegunetan ireki ahal izango dute. Deklarazioak 150 metro karratu baino gehiagoko saltokiei eragiten die bereziki, igande eta jaiegunetan irekitzeko aukera izango dutelako; izan ere, txikienek beti egin dezakete, araudiaren arabera Turista Kopuru Handiko Eremua izan beharrik gabe.

Eremua portutik San Juan kalearen pareraino doa, biak barne, eta Bulebarreko zenbaki bikoitien aldea hartzen du baita ere.

Argitaratutako ebazpenaren arabera, “ebazpen honen aurka jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita”.

Parte Zaharra Turista Kopuru Handiko Eremua izendatuko dute 2026ra arte : Irutxuloko Hitza

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal