lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/02/2024

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza eta udaltzainentzako 280 postuko LEP bateratua aurkeztu du

La Haine-Euskal Herria
Azken 4 urteetan nabarmen igo da ertzainen kopurua, izan ere, 2020ko irailean Ertzaintzak 7.382 agente zituen eta, lau urte geroago, 7.765 agente.

Eusko Jaurlaritzak, Eudelekin batera, Poliziarako laugarren LEP lan eskaintza publikoa iragarri zuen atzo Bilbon. LEP horrek 280 postu ditu, eta bihar zabalduko da eskaerak egiteko epea. Legealdi honetako laugarren eskaintza da, eta batera egin duten zortzigarrena.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak eman ditu deialdiaren xehetasunak: 280 postu horietatik 225 ertzain izateko izango dira, eta 55 udaltzain izateko, 22 herritan. Ertzaintzaren barruan, bost postu oinarrizko eskalakoak izango dira, 140 Ikerketa Kriminala espezialitatekoak eta 80 Bide Segurtasuna espezialitatekoak. 

Era berean, udaltzaingoa duten 98 herrietatik 64 sartuko dira lan poltsa horretan. Izan ere, udalek autonomia dute lan poltsa horretan sartzeko edo eurena sortzeko.

Promozio horrekin, azken lau urteetan 2.124 lanpostu eskaini dira guztira: 1.549 Ertzaintzan eta 575 Udaltzaingoan, EAE-ko 53 udaletan. Honen ondorioz, azken 4 urteetan nabarmen igo da ertzainen kopurua, izan ere, 2020ko irailean Ertzaintzak 7.382 agente zituen eta, lau urte geroago, 7.765 agente.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal