lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/04/2026

Familia bat etxegabetu dute Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Alokabidek indarkeria matxista jasan duen emakume bat eta bere bi alaba adingabeak bota ditu bere etxetik, bizitoki alternatiborik gabe.

Alokabidek indarkeria matxista jasan duen emakume bat eta bere bi alaba adingabeak bota ditu bere etxetik gaur Gasteizko Salburua auzoan. Eusko Jaurlaritzaren menpeko Alokabide sozietate publikoak kudeatutako etxebizitza batean bizi ziren hirurak. Eguerdiko 12:30etan zegoen ezarrita desalojoa. Dispositibo poliziala oso handia izan da; etxegabetzea baino bi ordu lehenago, Ertzaintzak Tony Morrison kalea itxi du, eta etxegabetutako familiaren eraikinera sartu da polizia.

Halakoetan izaten den moduan, kalea lehenagotik hesitua zuten Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak, bidea ixteko asmoz etxetik bota nahi dituztenei laguntzera eta babesa ematera joandakoei. Poliziak jarritako hesiaren bestaldean, eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, dozenaka lagun bildu dira etxegabetzea salatzeko. Alokabideren eta Poliziaren aurkako oihuak etengabe entzun dira, eta tentsio uneak izan dira protesta egitera joandakoen eta ertzainen artean.

Gaurko etxegabetzetik metro eskasetara egon ziren joan den astean Maider Etxeberria alkatea eta Denis Itxaso etxebizitza sailburua. Alokabidek kudeatuko dituen 225 etxebizitza berriren eraikuntza aurkeztu zuten, eta alternatiba duinak eskaintzeko daukaten “betebeharra eta konpromisoa” berrestu zuten. Kontrara, gaur zaurgarritasun egoeran dagoen familia bat etxegabetu dute. Gainera, ez da lehen aldia Alokabidek familiak etxegabetzen dituena, eta, Gasteizko kasuaren antzeko baldintzetan, hau da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak izanik: 2024an 34 etxegabetze prozedura abiatu zituen Araban, eta hamalau gauzatu zituen.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal