lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 21/06/2024

Fan Hemendik eguna ospatuko dute bihar Oñatin

Argia/La Haine
Hainbat ekintza egingo dituzte, Espainia eta Frantziako indar armatu eta polizialen presentzia Euskal Herrian salatzeko.

Fan Hemendik eguna ospatuko dute ekainaren 22an Oñatin, Espainia eta Frantziako indar armatu eta polizialen presentzia Euskal Herrian salatzeko. Konfrontazio armatuaren garaiko jarduera bera izan ez arren, Euskal Herriak Europa osoko lurralde militarizatuena eta biztanleko indar armatu gehien dituena izaten jarraitzen duela salatu dute.

Euskal Herrian Guardia Zibilaren kuartel bat duen udalerrietako bat da Oñati. Fan Hemendikeko kideek diote ez dutela ahaztu ekainaren 25ean 34 urte beteko direla Susana Arregi oñatiarra Guardia Zibilak Irunberrin hil zuela. Azpimarratu dutenez, haien presentziak ez du “errepresioa eta estutuen batasuna indarrez bermatzea ez den beste justifikaziorik” eta Oñati kuartelik gabeko herria izatea eskatu dute.

Bihar, eguerdiko 12:00etan poteo girotua egingo dute gaztetxean, 15:00etan bazkari herrikoia eta 18:00etan, manifestazioa egingo dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal