Foruzaingoak Harituko militante bat atxilotu du


Atzo arratsaldean, Haritu Elkarlaguntza Sarea jakinarazi zuenez, Foruzaingoak antolakundeko militante bat atxilotu zuen. Elkarlaguntza sarea salatu zuenez aktuazio arrazista bat izan zen, izan ere, hainbat eskubide urratu zitzaizkion atxilotutako pertsonari. Besteen artean, bere ama-hizkuntzan ezin izan zuen deklaratu eta gainera atxilotu eta 6 ordu pasa arte ez zitzaion familiari informazioa jakinarazi, eta telefono dei bat egiteko eskubidea handik 8 ordura erabili ahal izan zuen. Osotara 20 orduz egon zen atxilotuta eta interpreterik gabe.