Frantzia mugako kontrolak indartzen hasi da gaur, eta apirilera arte mantenduko du neurria
Gaurtik aurrera mugan kontrolak areagotu ditu Frantziako Gobernuak, "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera" argudiatuta. Neurria apirilaren 30era arte egongo da indarrean, Europako Batzordeari jakinarazi dionez.
Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak. Azken denboraldian ohiko egoera bilakatu da hau, izan ere, Parisko Olinpiar Jokoetan ere zorroztu zituen kontrolak Frantziak.