lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/04/2026

Galdakaoko gaztetxea hustu dute

La Haine - Euskal Herria
Ertzaintzak 35 pertsona identifikatu ditu, eta beste bi pertsonei usurpazio delitua leporatu diete.

Duela astebete zabaldu zuten Galdakaoko(Bizkaia) gaztetxea hustu zuen atzo Ertzaintzak. Goizeko 9:00ak aldera bertaratu ziren ertzainak gaztetxea hustera; eraikinaren aurrealdean jarri ziren hesi bat eginez, gaztetxerako bidea ixten. Haien aurrean protesta egiten ari ziren zenbait herritar, barruan zeudenei babesa emateko eta desalojoagatik protesta egiteko. Hala ere, ertzainek banan-banan eta indarrez atera zituzten gaztetxearen aurrean eta barruan zeuden pertsonak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du bi herritarrei diligentziak zabaldu dizkietela "usurpazio delitua" egotzita, eta beste 35 identifikatu dituztela, eta haiei ere espedienteak zabalduko dizkietela, mozal legea aplikatuta.

Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioa egin zuten arratsaldean ehunka gaztek. Hau bukatzean, udalaren(EH Bildu) jarrera gaitzetsi zuten: "Udalak bere esku dagoen guztia egingo duela esan zigun bitartean, jabeari eta epaitegiari hustea azkartzeko baliabide guztiak eskaini dizkio. Hala ere, gaztetxearen aldeko borroka oraindik ez da bukatu, eta horregatik dei egiten diegu Galdakaoko gazteei gaztetxearen aldeko borrokan jarraitzeko".

Hamar urte gaztetxerik gabe

Duela hamar urte itxi eta eraitsi zuten Ortuondo Gaztetxea Galdakaon. Eta, 2019an Gaztetxe berri bat irekitzeko “asmo irmoa” agertu zuten Galdakaoko hainbat gazteek. 2019ko maiatzaren 4an Muguru plazan zegoen Jubilatuen Etxea zena okupatu zuten, baina hurrengo egunetan Ertzaintzak espazioa hutsarazi eta sarrera tapiatu zuen. Ondoren, 2021ean, Gaztetxea Pizten taldea sortu zuten herrian eta sinadura bilketa egin zuten, “herrian gaztetxe baten beharra badagoela” adierazteko. Ordutik ez dute espazio berririk okupatu, duela aste gutxi arte.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal