lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/04/2023

Garikoitz Etxeberria goikoetxea euskal preso politikoa gose greban

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Euskal Preso Politikoa
El preso político vasco Garikoitz Etxeberria en huelga de hambre

Euskal Herriari,


Pasaden apirilaren 14ko goizean iritsi nintzen Zaballako presondegira Palentziako Dueñasetik, eta dena ondo joan zen, arratsaldean moduloratu orduko ziegan beste preso batekin bikoiztera behartuko nindutela agindu zidaten arte. Uko egin nion bikoizteari eta ondorioz bakartze egoeran naukate ostiral iluntzetik. Preso ororen eskubidetzat dut ziegan bakarrik nahiz binaka bizitzea hautuz espetxeak bata zein bestea inposatu gabe, ordea, espetxea sumitze eta zigortze eremu denez, bikoiztera sumitu nahi izan ninduten eta intsumitu nintzelako zigortu naute. Hasieran patio greban salatu nahi izan nuen egoera hau, baina, artean konponbide arrastorik ez dakusadanez, gose grebari ekingo diot apirilak 19 asteazken goizetik aurrera, bakartze egoeratik atera eta kideekin elkar nazaten eskatuz.

Zaballako espetxetik

2023ko apirilaren 19an

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Euskal Preso Politikoa

Amnistia ta Askatasuna gure egin arte!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal