lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/04/2024

Garraiolari bat hil da Arrasaten

La Haine - Euskal Herria
Martxoaren 14an izan zuen lan istripua, garraiatzen zuen zama gainera erortzean, eta atzo hil egin zen istripuak eragindako zauri larrien ondorioz.

Martxoaren 14an istripu larri bati izan zen Arrasaten. Fagor Ederlan enpresarentzako materiala garraiatzen ari zen 25 urteko Orixol Garraioak (TKV taldea) enpresako langileari zama gainera erori zitzaion. Atzo jakin zenez, langilea hil egin da istripuak eragindako zauri larrien ondorioz. 2024an dagoeneko 18 langile hil dira lanistripuetan eta istripu arin eta larri kopuruen gorakada gogor bat ematen ari da. Horien artean, garraioa da istripu larri eta hilgarrien intzidentzia oso altua pairatzen ari den sektoreetako bat. Sindikatuek salatu dutenez, sektore honetako langileek, trafikoko istripu traumatikoez gain arazo kardiobaskularrak modu nabarmenagoan pairatzen dituzte, laneko faktoreek
eragin altua dutelarik. Gainera, bada garraiolariek pairatzen duten beste arrisku erantsi bat, karga eta deskarga prozeduretan gertatzen diren istripuak hain zuzen. Nahiz eta karga eta deskarga ez dagokien garraiolariei, enpresa askotan ez da segurtasun arau hau errespetatzen eta bitartekorik ez duen garralolariari uzten zalo materiala manipulatzen.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal