Gaur duela 20 urte hil zuen dispertsioa Sara Fernandez


2003ko azaroaren 29an, Sara Fernández Esparza hil zen auto istripuz Aranda del Dueron, senide preso bat bisitatzeko bidean. Sakabanatzea preso politikoentzat soilik ez, senide eta lagunentzat ere zigorra suposatu zuen, izan ere, ehunka zauritu eta 16 hildako eragin zituen euskal preso politikoen dispertsioak. Gaur, urteoro bezala azaroaren 29an, Iruñako alde zaharrean manifestazio bat egin dute iruindarra oroitzeko.
(Irudia:Ahotsa)