lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/02/2024

Gaur duela 21 urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Argia
Guardia Zibilaren operazioan 9 pertsona atxilotu eta bost egunez izan zituzten inkomunikatuta, torturatuak izan ziren.

2003ko otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkaria itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak. Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.

Aspaldiko urteetan Madrilgo komunikabideek euskararen erakunde guztien aurka eginiko eraso mediatiko luzearen emaitza izan zen. Espainiako Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria, ARGIA eta Jakin aldizkariko egoitzak eta Ikastolek Elkarteko Donostiako bulegoak miatu zituen. Euskaldunon Egunkaria itxi, prezintatu eta bederatzi arduradun atxilotu zituen: Martxelo Otamendi zuzendaria, Iñaki Uria kontseilari delegatua, kontseiluko beste bost kide eta Joan Mari Torrealdai Jakin-eko zuzendaria eta Pello Zubiria ARGIAko zuzendariaren albokoa.

Bost egun egin zituzten inkomunikatuta eta torturatuak izan ziren.

Acebes Barne ministroak esan zuen euskararen aldeko operazioa zela. Hurrengo egunean, Egunero ateratzea lortu zuten langileek, eta bi egunera, Donostian inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena egin zen itxieraren aurka.

2010ean absoluzio epaia iritsi zen, eta 2014an auzi ekonomikoa itxi zen.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal